Pedro Romero

Pedro Romero Martínez (Ronda, Málaga, Espainia, 1754ko azaroaren 19a - Ronda, Málaga, Espainia, 1839ko otsailaren 10a) espainiar zezen-hiltzailea izan zen.

Pedro Romero
Pedro Romero, Francisco Goyaren erretratua. Irudi gehiago
Escuela de Tauromaquia de Sevilla (en) Itzuli eskola zuzendari

1830eko ekainaren 24a - 1834ko martxoaren 15a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro Romero Martínez
JaiotzaRonda, 1754ko azaroaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaRonda, 1839ko otsailaren 10a (84 urte)
Familia
AitaJuan Romero de los Santos
LeinuaRomero (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakzezen-hiltzailea eta toreatzailea
Enplegatzailea(k)Escuela de Tauromaquia de Sevilla (en) Itzuli

Biografia

Juan Romero zezen-hiltzailearen semea zen, eta haren jarraitzaile izan zen. 1770. urtean, aitarekin batera hasi zen zezenketan, eta 1771. urtean Jerez de la Fronteran, Extremaduran eta Málagan ibili zen.

1772. urtean aurkezpena egin zuen Sevillan, eta 1775. urtean Madrilen. Aitaren antzera, Costillares izeneko zezen-hiltzailearen aurkari izan zen plazetan. Geroago, 1789. urtean, Pepe-Hillo zezen-hiltzailearen aurkari bihurtu zen.

1791-1799. urteetan Madrilen bakarrik aritu zen. 1830. urtean Sevillako Tauromakia Eskolako maisu izan zen. Zezen-hiltzaile izan zen garaian, 1771-1799. urteetan, 5.600 bat zezen hil zituen, eta haren izena Espainiako zezen-plaza guztietan agertu zen.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.