Pedro Porralis

Pedro Porralis (Iruñea, c.1560ib., 1596) Iruñeko liburugilea izan zen 1591 eta 1596 artean. Pedro Porralis de Amberes jartzen zuen bere moldiztegitik ateratzen ziren liburuetan.

Pedro Porralis
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1560(e)ko hamarkada
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaIruñea
HeriotzaIruñea, 1596 (26/36 urte)
Familia
AitaTomas Porralis Savoiakoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakinprimatzailea

Tomas Porralisen semea. Nafarroako erresumako inprimatzaile ofizial kargua hartu zuen oinordetzan aita hildakoan (1591) hamar urtez. Epea amaitu baino lehenago bera ere zendu (1596) eta Matias Mares izan zen ondorengoa.[1]

Pedro Porralisek argitaratu zituen liburu urrietan euskarazko lehen argitalpenetako bat dago, euskara arkaikoaren (hots, 1400-1600 arteko euskararen) lekukotasun garrantzizkoenetako bat: Refranes y Sentencias.

Erreferentziak

  1. Itúrbide Díaz, Javier. (2015). Los libros de un Reino: historia de la edición en Navarra (1490-1841). .

Kanpo estekak

Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.