Pedro Olea
Pedro Olea Retolaza (Bilbo, 1938ko ekainaren 30a - ) bizkaitar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea da.
Pedro Olea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro María Olea Retolaza |
Jaiotza | Bilbo, 1938ko ekainaren 30a (85 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Euskal zinemagintza modernoaren aintzindarietako bat izan zen Olea. 1960. hamarkadan estreinatu zuen bere lehen film luzea, Parque de juegos (1963), eta orduz geroztik hogei film inguru zuzendu ditu. Azken urteetan filmatu dituen lanak El día que nací yo (1991), El maestro de esgrima (1992), Morirás en Chafarinas (1994) eta Más allá del jardín (1996) dira, lauak beste horrenbeste nobelatan oinarrituak. Film luzeak zuzentzeaz gain, hamalau gidoi idatzi ditu, horien artean Akelarre (1984) eta Anabel (1964) edota El maestro de esgrima (1992) filmarena bera. Tarteka antzezle eta ekoizle lanak ere egin ditu, eta dokumentalak ere zuzendu ditu. 1998an, esaterako, Bilboko Athletic taldeari buruzkoa egin zuen mendeurrena zela eta, eta 2000. urtean Bilbo zaharberrituaren inguruan euskal zuzendari talde batek osatutako egitasmoan parte hartu zuen. Urte berean, Bajo la última bandera izeneko proiektu berri baten inguruko lanetan zebilen.
Filmografia
Zuzendaria
- Días de viejo color (1968)
- El bosque del lobo (1971)
- La casa sin fronteras (1972)
- No es bueno que el hombre esté solo (1973)
- Tormento (1974)
- Pim, pam, pum... ¡fuego! (1975)
- La Corea (1976)
- Un hombre llamado Flor de Otoño (1978)
- Akelarre (1984)
- Bihotzez (1985)
- Bandera negra (1986)
- El día que nací yo (1991)
- El maestro de esgrima (1992)
- Morirás en Chafarinas (1994)
- Más allá del jardín (1997)
- Tiempo de tormenta (2003)
- ¡Hay motivo! (2004)
- La conspiración (2012, telefilma)
Ekoizlea
- El bosque del lobo (1971)
- El maestro de esgrima (1992)
- Los novios búlgaros (2002, Eloy de la Iglesiak zuzenduta)
- Los mánagers (2006, Fernando Guillen Cuervok zuzenduta)
Gidoigilea
- Morirás en Chafarinas (1995)
- El maestro de esgrima (1992)
- Bandera negra (1986)
- Bihotzez (1985)
- Akelarre (1984)
- Un hombre llamado Flor de Otoño (1978)
- La Corea (1976)
- Pim, pam, pum... ¡fuego! (1975)
- Tormento (1974)
- La casa sin fronteras (1972)
- El bosque del lobo (1971)
- Juan y Junior... en un mundo diferente (1970)
- Unos chicos, unas chicas (1966)
- Anabel (1964)
- El parque de juegos (1963)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-8-5 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.