Pedro Navascues
Pedro Navascues Alarcón (Iruñea, 1903ko azaroaren 13a - Tutera, 1927ko abenduaren 31) historialari eta idazle nafarra izan zen, Arturo Kanpionen jarraitzailetzat jotzen dena.[1]
Pedro Navascues | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1903ko azaroaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Tutera, 1927ko abenduaren 31 (24 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta historialaria |
Bizitza
Tuteran zituen sustraiak, eta hiri horretan egin zituen batxilergoko ikasketak, ohorezko aipamenekin bukatu zituenak. Oso gaztetatik bereganatu zituen ideia abertzaleak, Tuterako ikastetxean arazo larriak ekarri zizkiona.
Bizitza laburra izan arren, lan oparoa garatu zuen Navascuesek Nafarroako historiaz, Nafarroako konkistaren garaiaz batik bat. Arturo Kanpionen itzala nabarmena da haren lanetan, Miguel de Orreaga eta I. de Baigorri goitizenekin sinatzen zituenak.
Boletín de la Comisión de monumentos de Navarra aldizkarian eta Euzkadi egunkarian argitaratu zituen hainbat artikulu. Bere lanik garrantzitsuena, hala ere, Amayur, los últimos navarros izan zen, Nafarroako konkista ardatzat hartzen duena. Kanpionen sarrera dakar liburu honek, eta Estornes Lasatarren Auñamendi argitaletxeak kaleratu zuen 1923an.
Tuteran hil zen egilea, 1927an, 24 urterekin, tuberkulosiak jota.
Erreferentziak
![]() ![]() |
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |