Pedro Muguruza

Pedro Muguruza Otaño (Madril,[1] 1893ko martxoaren 25a - Madril, 1952ko otsailaren 3a) jatorri gipuzkoarreko arkitektoa izan zen, batez ere Francoren diktadura hasieran egindako lanengatik ezaguna.[2] Besteak beste, Valle de los Caídos Francoren proiektua aurrera eraman zuen arkitekto gehiagorekin batera.

Pedro Muguruza


Gorte frankistetako prokuradorea

1946ko maiatzaren 12a - 1949ko maiatzaren 4a
Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a
Hautetsia: Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia
Q38000313 Itzuli

1939ko iraila - 1946ko martxoa - Francisco Prieto Moreno (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaElgoibar, 1893ko martxoaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1952ko otsailaren 3a (58 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Consejo Nacional de FET y de las JONS (en) Itzuli

Datu biografikoak

Domingo Muguruza Ibarguren ingeniari elgoibartarraren semea, Euskal Herriarekin harreman handia mantendu zuen. Athletic Futbol Klubaren jarraitzaile sutsua, Madrilen arkitektura ikasle zela, Domingo anaiarekin eta beste euskaldunekin batera, Atlético de Madrid taldea sortu zuen[1] eta bost denboraldi eman zituen bertan jokatzen. 1916an bilakatu zen arkitekto.[3]

1931ean Muguruzak Antzuolako Etxeandi dorretxeko sarrerako arkua ekarri zuen, haren arbasoekin lotura zuelakoan; Muguruzatarren etxearen sarreran instalatu zuen. 1969an etxea bota zenean, senideek arku hau herriari oparitu zioten eta gordeta egon zen, harik eta 1997an parke batean instalatu zen arte.[1]

Gerra ostean, frankisten aldekoa zenez, hainbat lan eman zizkioten.[3] Gorteetan prokuradorea izan zen. 1946ean Elgoibarko seme kutun izendapena jaso zuen, eta herrian ikastetxe bati eta kale bati bere izena eman zitzaion.[1]

Lanak

Erreferentziak

  1. «PEDRO MUGURUZA OTAÑO» www.cuelgamuros.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  2. Pedro Muguruza, Auñamendi entziklopedian.
  3. García Algarra, Javier. (2005). Frentes Avanzados de la Historia. Arquitectura de reconstrucción en Brunete (Madrid). Madril.
  4. [Monumento al Sagrado Corazón de Jesús en San Sebastian (Anteproyecto Premiado en concurso). Egilea: Pedro Muguruza Otaño. Revista Nacional de Arquitectura, ISSN 0211-3376, 70-71 zenbakia, 1947, 310. or.]
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.