Pedro Miralles

Pedro Miralles Claver (Valentzia, 1955eko abuztuaren 26a - ib., 1993ko abuztuaren 30a) industria-diseinatzaile eta arkitekto espainiarra izan zen. XX. mendearen bukaerako Espainiako diseinatzaile nagusietako bat izan zen.

Pedro Miralles
Bizitza
JaiotzaValentzia, 1955eko abuztuaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaValentzia, 1993ko abuztuaren 30a (38 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakindustrial designer (en) Itzuli eta arkitektoa

Arkitektura-ikasketak egin zituen, Valentzian hasi eta Madrilen bukatu. Espainiako hiriburuan kultura postmodernoarekin lotuta zeuden pertsonak ezagutu zituen: unibertsitatean maisu izan zuen Rafael Moneo arkitektoa, eta la movida madrileña deitu zen mugimenduko ordezkari batzuk, Pedro Almodóvar zinema-zuzendaria, esate baterako. 1983an, Jesús del Pozo jostunaren lantegian hasi zen lanean, eta urtebete geroago, banakako lehen altzari-erakusketa egin zuen, Valentzian. Industria-diseinatzaile gisa, 1987tik aurrera iritsi zen heldutasunera, Milanen Domus Academy master ospetsua egiteko diru-laguntza jaso zuenean. Harrezkero, lan asko egin zuen, Espainiako, Frantziako eta Italiako enpresentzat. Diseinurik aipagarrienak: Hakernar aulkia (1987); Andrew Sisters aulkiak (1988); Lyns aulkia (1989); Liquid lanpara (1991); Arabesco aulkia (1992).

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.