Pedro Miguel Etxenike
Pedro Miguel Etxenike Landiribar (Izaba, Nafarroa, 1950eko ekainaren 8a) euskal herritar zientzialaria eta EAJ eta EAko politikari nafarra da.
Pedro Miguel Etxenike | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro Miguel Etxenike Landiribar |
Jaiotza | Izaba, 1950eko ekainaren 8a (73 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Cambridgeko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Doktorego ikaslea(k) | Maia García Javier Aizpurua (en) Jose Maria Pitarke Ricardo Diez Muino (en) Andres Arnau (en) Aran Garcia-Lekue (en) Miguel A. Cazalilla (en) Asier Eiguren (en) Aitzol García-Etxarri (en) F. Javier García de Abajo (en) Nerea Zabala (en) Aitor Bergara (en) Igor Campillo (en) |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta zientzia-dibulgatzailea |
Lantokia(k) | Donostia |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea Oak Ridge National Laboratory (en) Donostia International Physics Center Cambridgeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Jakiunde Oak Ridge National Laboratory (en) Innobasque Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Eusko Alkartasuna |
Nafarroako Unibertsitatean lizentziatu zen Zientzia Fisikoetan eta Asturiaseko Printze Saria jaso zuen Ikerketa Zientifiko eta Teknikoan. Horrez gain, Fisikan Doktorea da Cambridgeko unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.[1] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako euskarazko 15 lan baino gehiago azaltzen dira.[2]
Biografia
1970eko hamarkadan euskarazko irakaskuntza orokorreko irakas materialaren falta handia zegoen. Langintza horretan abiatzeko bidea Elhuyar taldearen aldetik lankidetzan zabaldu zuten Hiazinto Fernandorena eta Jose Ramon Etxebarriarekin. Talde-lanean idatzi zuten Haizeak, euria eta klima izeneko liburua, irakaskuntza orokorreko prestaturiko lehenengo irakasmaterialetako bat. Egileen artean zeuden, besteak beste, hauek: Luis Mari Bandres, Iñaki Azkune, Andoni Sagarna, Pedro Miguel Etxenike, eta Mikel Zalbide.[3]
EAJko militantea izan zen 1980 eta 1984 artean eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko lehen sailburua izan zen, eta 1983 eta 1984 bitartean, Hezkuntza eta Kultura Sailaren sailburua. Urte bi horietan Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea izan zen.[4] Era berean, Euskararen Normalizazio Legean ere parte hartu zuen.
Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako Katedraduna da 1986az geroztik.
Donostia International Physics Centerreko zuzendaria da gaur egun.
Sariak
Bere ibilbide profesionalean hainbat sari jaso ditu, besteak beste:
- Ikerketako Zientzia eta Teknika Asturiasko Printze saria (1998)[5]
- Teknologi eta Zientzien Xabier Maria de Munibe saria. (1998)
- Ikerketako Euskadi Saria (1997).
- Fisikako Max Planck Saria (1998)[6]
- 2006an Blas Cabrera Ikerketa sari Nazionala.
- Donostiako Urrezko Domina.
- Honoris Causa doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Erreferentziak
- Curriculum Vitae - Pedro Miguel Echenique Landiríbar.
- Pedro Miguel Etxenikeren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>15 produktu)
- «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- El Pais egunkaria
- Fundacion principe de Asturias.
- MPG awards.