Pedro Migel Urruzuno

Pedro Migel Urruzuno Salegi (Elgoibar, Gipuzkoa, 1844ko apirilaren 29a - Mendaro, Gipuzkoa, 1923ko apirilaren 14a) euskal idazlea eta apaiza izan zen.

Pedro Migel Urruzuno
Bizitza
JaiotzaElgoibar, 1844ko apirilaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMendaro, 1923ko apirilaren 14a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 316

Apaiz ikasketak egin ondoren, Lesakan eta Oñan apaiz aritu zen. Gero, Mendaro auzora etorri zen, lehenik bertako parroko eta gero agustindar mojen kapilau.[1]

Garaiko ia euskal aldizkari guztietan parte hartu zuen: Euskal-Erria, Euskalzale, Ibaizabal, Euskal-Esnalea, Baserritarra, Jesusen Biotzaren Deya, Zeruko Argia eta Argian. Cochem-en Meza Santua zer dan (1915) eta Baudranec-en Anima ondo damutua eternidadeko gauza konsideratzen (1921) itzuli zituen. Bere ipuinen bilduma bera hilez geroztik argitaratu zen (Urruzuno-tar P.M.-ren Ipuiak. Lenengo Idaztia, 1930). Herriko euskara erabili zuen, ulerterraza baina aberatsa, lokuzioz hornitua eta neologismorik erabili gabe.

Lanak

Narrazioa

  • Euskalerritik zerura eta beste ipuin batzuk (1961, Auspoa)
  • Iru ziri (1965, Auspoa)
  • Sasiletrau baten ziria ta abar (1973, Auspoa)
  • Ur-zale baten ipuiak (1965, Auspoa)
  • Urruzuno'tar P.M.'en Ipuiak (1930, Neketako Ama Birjinaren Irarkola)

Kantua

  • Eliz-kantak (1904, N. Aramburu)

Erreferentziak

  1. Haraneko: «Pedro Migel Urruzunoren Omenez Bere Heriotzaren 50garren Urtebetetzean (1844-1923)», Zeruko Argia, 516. zenbakia, 1973-01-21.
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.