Pedro Mendizabal
Pedro Mendizabal Uriarte (Portugalete, 1923ko urtarrilaren 3 – Madril, 1982ko urtarrilaren 1a) bizkaitar abokatu eta politikaria izan zen[1][2].
Pedro Mendizabal | |||||
---|---|---|---|---|---|
1977ko uztailaren 15a - 1979ko abuztuaren 31 Barrutia: Bizkaia
1977ko uztailaren 4a - 1979ko urtarrilaren 2a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Portugalete, 1923ko urtarrilaren 3a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Madril, 1982ko urtarrilaren 1a (58 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta requeté soldier (en) | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Aliantza Popularra |
Biografia
Gerra Zibila hasi zenean, 15 urte besterik ez zituen arren, boluntario izan zen Ortiz de Zárate errekete tertzioan. Ebroko guduan eta Katalunian aritu zen.
Gerra ondoren, jaioterriko udaletxean lan egin zuen eta Zaragozako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Abokatu izateaz gain, Hierro egunkarian eta Seminario de Problemas Españoles aldizkarian idatzi zuen. Transizio garaian, EAEn Alianza Popular sortzeko lagundu eta diputatu hautatu zuten 1977ko hauteskunde orokorretan[3]. 1978ko Espainiako konstituzioari ezezko botoa eman zion, beste alderdikide batzuek bezala. Garai hartan APk 16 diputatu zituen eta erdiak baiezko botoa eman zion konstituzioari, bostek ezezkoa, tartean Pedro Mendizabalek, eta hiruk abstentziora jo zuten.
Lanak
- Aura y luz
- Cosas de mi España
- Zumárraga apuntes para ensayos
- Flor de Raza
- Meditación política
Erreferentziak
- Alzugaray, Juan José. (2004). Vascos relevantes del siglo XX. Encuentro, 117 or. ISBN 9788474907339..
- Auñamendi Eusko Entziklopedia. Pedro de Mendizábal. .
- Espainiako Legebiltzarraren webgunea
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |