Pedro María Unanue
Pedro María Unanue Iramategi (Ondarroa, 1814ko abuztuaren 15a - Trieste, 1846ko urtarrilaren 3a) bizkaitar kantari tenorra izan zen. J. Reart musikariarekin egin zituen ikasketak Madrilen. 1836. urtean egin zuen aurkezpena Belliniren Norma opera kantatuz Madrilen. Gazterik hil zenez, hamar urtez bakarrik kantatu zuen profesional gisa, baina ospetsu egin zen Europa osoan. Madril, Sevilla, Malaga, Granada, Cadiz, San Petersburgo, Bergamo eta Triesteko antzokietan kantatu zuen. Tenor erromantikoa eta sutsua zen, eta, besteak beste, Rossini, Bellini, Donizetti, Eslaba eta Verdiren kantari bikaina. Ondarroako Unanue Fundazioa izeneko erakundea sortu da euskal tenorraren irudia indartu eta berreskuratzeko.
Pedro María Unanue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro María de Unanue Iramategui, Pedro María Unanue Iramategi |
Jaiotza | Ondarroa, 1814ko abuztuaren 15a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Trieste, 1846ko urtarrilaren 3a (31 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | ahotsa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.