Pedro Malon Etxaide
Pedro Malon Etxaide (Cascante, Nafarroa Garaia, 1530 inguruan - Bartzelona, Katalunia, 1589ko irailaren 1a) agustindar elizgizon mistikoa eta humanista izan zen.
Pedro Malon Etxaide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cascante, 1530 inguru |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bartzelona, 1589ko irailaren 1a (58/59 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Luis Leongoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | agustindar |
Bizitza
Salamancan frai Luis Leongoaren eta aita Gebararen ikasle izan zen. Geroago Burgosen (1569-1572) Zaragozan eta Bartzelonan irakasle aritu zen. Huescako unibertsitatean teologiako doktoretza lortu zuen.[1] Haren obra nagusia: La conversión de la Magdalena. Garrantzi handia izan zuen gaztelaniazko literaturan eta teologian.
Idazlanak
- La conversión de la Magdalena, (Bartzelona, 1588). Gaztelaniaren erabilpen teologiko eta pastorala defendatzen du, garai horetan jarrera aurrerakoia zena, prestigio mailan latinaren parean jartzen zuelako.
- Tratado de San Pedro y de San Juan (galdua)
- Libro de todos los santos (galdua).
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Gullón, Ricardo: Diccionario de literatura española e hispanoamericana. Madrid, Alianza Editorial, 1993. ISBN 84-206-5292-X
- (Gaztelaniaz) Valbuena Prat, Ángel: Historia de la literatura española, Bartzelona, Gustavo Gili, 1937
Ikus, gainera
- Erriberar ezagunak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Pedro Malón de Echaide, Auñamendi Entziklopedia
Kanpo loturak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.