Pedro Lascuráin Paredes

Pedro José Domingo de la Calzada Manuel María Lascuráin Paredes (Rancho La Romita, Mexiko Hiria; 1856ko maiatzaren 12a - 1952ko uztailaren 21a ) abokatu eta politikari mexikarra izan zen. Mexikoko presidente izan zen 45 minutuz 1913ko otsailaren 19an, Francisco I. Maderok uko egin ondoren.

Pedro Lascuráin Paredes


34. Mexikoko presidente

1913ko otsailaren 19a - 1913ko otsailaren 19a
Francisco Ignacio Madero - Victoriano Huérta
Secretary of Foreign Affairs of Mexico (en) Itzuli


Kanpo Harremanetarako ministro

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro José Domingo de la Calzada Manuel María Lascuráin Paredes
JaiotzaMexiko Hiria, 1858ko maiatzaren 12a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria, 1952ko uztailaren 21a (94 urte)
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law, National Autonomous University of Mexico (en) Itzuli
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaProgressive Constitutionalist Party (en) Itzuli

Hasierako urteak eta ibilbidea

Rancho la Romitan (gaur Colonia Roma) jaio zen, Mexiko Hirian, 1856ko maiatzaren 12an, euskal jatorriko familia batean. Mariano Paredes Arrillaga jeneralaren biloba zen, Mexikoko bitarteko presidentea izan zena 1846an. Bere aita Veracruzeko merkatari oparo bat zen, Mexiko Hirian Angela Paredesekin ezkondu zena.

Bere heziketa, bere garaiko klase aberatsak bezala, nagusiki katolikoa izan zen. Seminario Conciliarrean hasi zituen zuzenbide ikasketak, eta, ondoren, Jurisprudentzia Eskola Nazionalean amaitu zituen. 1880an abokatu titulua lortu zuen.

Mexiko Hiriko Udaleko kide eta Zuzenbide Eskola Libreko zuzendari izan zen. Francisco I. Maderoren agintaldian, 1912ko apirilaren 10etik abenduaren 4ra eta 1913ko urtarrilaren 15etik otsailaren 18ra, Kanpo Harremanetarako idazkaria izan zen.

Bibliografia

  • Altamirano Cozzi, Graziella (1992). «Pedro Lascuráin Paredes». En Galeana, Patricia, ed. Cancilleres de México. Tomo II. 1910-1988 (1ª edición). Secretaría de Relaciones Exteriores. Instituto Matías Romero de Estudios Diplomáticos. pp. 23-42. ISBN 968-810-391-8. Consultado el 6 de enero de 2018. 

Kanpo estekak



Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Lascuráin Paredes Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.