Pedro Jose Samper
Pedro Jose Samper Elizari (Jaurrieta, 1815eko apirilaren 30a - 1870eko urriaren 2a) nafar idazlea izan zen. Zaraitzun, Jaurrieta herrian egon zen apaiz. Bonaparte printzearen laguntzaileetariko bat izan zen. Haren aginduz itzuli zituen San Mateoren ebanjelioa, Asteteren dotrina eta 50. salmoa. Lan horiek Londresen argitaratu ziren 1869an.
Pedro Jose Samper | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jaurrieta, 1815eko apirilaren 30a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1870eko urriaren 2a (55 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiza |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.