Pedro José Galíndez

Pedro José Galíndez Vallejo (Portugalete edo Londres, 1885 edo 1892ko urtarrilaren 1a - Neguri, Getxo, 1971ko urriaren 2a[1]), Peru Galindez gisa ezaguna[2], euskal skipper eta abokatua izan zen[3].

Pedro José Galíndez

Portugaleteko alkatea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro José de Galíndez Vallejo
JaiotzaKensington eta Portugalete, 1892ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaNeguri, 1971ko urtarrilaren 1a (79 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakskipperra eta abokatua

Biografia

El Saltillo jauregia, Portugalete

María Vallejo Arana eta Pedro José Galíndez Quintanaren semea.[4]

Jaiotza data eta lekuari buruzko bertsio desberdinak daude. Batetik, 1892an jaio zela esaten da, El Saltillo jauregian.[4] Bestetik, Londresen jaio zela adierazten da, 1885ean.[5]

Mercedes Maiz Velarde emaztearekin batera, El Saltillo izeneko jauregia "Casa del Salvador" Patronatoari emateko gomendioa zion amari,1950ean.[4][5] Ondoren, eraikinaren berrikuntzak ordaindu zituzten.[5]

1918ko azaroaren 15ean Banco Comercial Agrícolaren sortzaileetako bat izan zen. Banco de Vizcayako lehendakari-ordea izan zen, baita Bilboko Merkataritza Ganberako lehendakaria ere.[4] Horrez gain, Portugaleteko alkatea, Bilboko Adingabeen Auzitegiaren lehendakaria eta Bizkaiko Adingabeen Babeserako Erkidego Batzordeen (Juntas Provinciales de Protección de Menores de Vizcaya) kidea izan zen,[4] non gerrako umeen errepatriaziorako batzordean parte hartu zuen, besteak beste.[6]

1928an Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.[7]

Palmaresa

Urtea Txapelketa Lekua Emaitza
1928Olinpiar JokoakAmsterdam Herbehereak13.a

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz)Eskela
  2. PERU GALÍNDEZ
  3. Auñamendi Entziklopedia
  4. (Gaztelaniaz) «Pedro J. Galíndez - Escuela de Ingeniería de Bilbao - UPV/EHU» Escuela de Ingeniería de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  5. (Gaztelaniaz) Juan Antonio, Vives Aguilella. (2003). Hogar Saltillo. 50 Años de vida familiar. Asociación Casa del Salvador.
  6. (Gaztelaniaz) Memoria de la Junta Provincial de Protección de Menores de Vizcaya (1932-1939). Bilbao.. Bilbo: Junta Provincial de Protección de Menores de Vizcaya.
  7. www.sports-reference.com

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.