Pedro Ispizua

Pedro Ispizua Susunaga (Bermeo, Bizkaia, 1895eko apirilaren 29a - Bilbo, Bizkaia, 1976ko urtarrilaren 10a) Bermeo eta Bilboko udal arkitektoa izan zen.

Pedro Ispizua

Bizitza
JaiotzaBermeo, 1895eko apirilaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1976ko urtarrilaren 10a (80 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Bilbo hirian, 1920-1939 bitartean, Pedro Ispizua Susunaga arkitektoak onduriko produkzioaren alderdi nabarmenenak jasotzen ditu komunikazio honek. Garai horretan, hain zuzen ere, udal arkitektoa izan zen eta haren bizitza profesionalaren aro horri dagozkio proiektu guztiz esanguratsuak: Atxuriko eskolak, Erriberako Azoka, Bilboko Lorategi-Hiria, Areatzako kioskoa, Tigrearen eraikina, Abiazio eta merkataritza eraikina, On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 69-71. zenbakietako etxebizitzak, Deustuko San Felizisimo eliza edo Luis Briñas Ikastetxea.

Bermeo bere jaioterriko batzokiaren eraikina bere lan garrantzitsuenen artean sailkatua dago. Bere eraikuntza lan hori polemika eta liskarrez betea egon zen, 1933ko urtarrilean Amilibia errepublikarrak agintaritzak eraikitze lanak geldiarazi zituelako. Agirre, Horn, Egileor, Leizaola, Basterretxea eta Robles Arangiz legebiltzarkide jeltzaleek garaiko Herri Lanetako ministroa zen Indalecio Prieto sozialistaren aurrean bitartekari lanak egin eta debekua altxatzea lortu zuten, jada ordurako Amilibia errepublikarra auto istripu batean zendu zelarik.

Lanak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Ispizua
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.