Petri II.a Brasilgoa
Petri II.a Brasilgoa (Rio de Janeiro, 1825eko abenduaren 2a - Paris, 1891ko abenduaren 5a), Brasilgo bigarren eta azken enperadorea, Dom Pedro de Alcántara izenaz ezaguna. Petri I.a Brasilgoaren semea zen; sei urte zituela, aitak utzi zion kargua. Erregeorde batek izan zuen agintea Petri II.a adin nagusira iritsi arte (1840).
Petri II.a Brasilgoa | |||
---|---|---|---|
1831ko apirilaren 7a - 1889ko azaroaren 15a ← Petri I.a Brasilgoa | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Dom Pedro de Alcântara João Carlos Leopoldo Salvador Bibiano Francisco Xavier de Paula Leocádio Miguel Gabriel Rafael Gonzaga de Bragança e Habsburgo | ||
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1825eko abenduaren 2a | ||
Herrialdea | Brasil | ||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||
Heriotza | Paris, 1891ko abenduaren 5a (66 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cathedral of Petrópolis (en) Petrópolis | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Familia | |||
Aita | Petri I.a Brasilgoa | ||
Ama | Maria Leopoldina Austriakoa | ||
Ezkontidea(k) | Teresa Kristina Borboi Bi Sizilietakoa (1843ko irailaren 4a - 1889ko abenduaren 28a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Braganza etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina frantsesa alemana ingelesa italiera gaztelania Tupi (en) greziera portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, monarka eta estatu-politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia Hellenic Philological Society of Constantinople (en) Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia American Antiquarian Society (en) Accademia della Crusca Royal Society | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
1843an ezkondu zen Napolin Maria Teresa Borboikoarekin, Frantzisko I.a Bi Sizilietakoaren eta Maria Elisabet Borboikoa infantaren alaba. Bikoteak seme-alaba hauek izan zituzten:
- Alfontso, (1845-1847).
- Elisabet (1846-1921).
- Leopoldina, (1847-1864)
- Petri (1848-1850)
Uruguai eta Paraguai babestu zituen Rosasen diktaduraren aurka, eta Francisco Solano Lópezi, Paraguaiko diktadoreari, aurre egin zion (1866-1870 urteetan).
Esklabotasuna abolitzeko erabakia hartu zuen 1888an; erabaki horrek enperadorearen aurka jarri zituen lurjabeak, eta errepublikazaleen matxinada batek kargutik kendu zuen (1889). Europara erbesteratu behar izan zuen.
Ekonomiak eta politikak aurrerabide handia izan zuten Petri II.aren erreinaldi luzean.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri II.a Brasilgoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.