Pedro Díaz Muñoz
Pedro Díaz Muñoz (Iruñea, 1866 - ?) nafar pedagogoa izan zen. Eco de Navarra aldizkariko lankidea izateaz gainera, El Faro Escolar aldizkaria sortu eta haren zuzendari izan zen (1874). Kargu ugari izan zituen bere bizian zehar: Gironako Llagosterako Goi Eskolako zuzendaria, Salamancako eta Valladolideko Goi Eskolako zuzendaria. Obra nagusiak: Nociones de pedagogía (1894), Nociones de Aritmética (1895), Ensayo de Gramática pedagógica (1895), El método activo, cuestiones pedagógicas (1910) eta Antropología y Pedagogía (1911). Azken obra honek urrezko domina jaso zuen Bruselako Nazioarteko erakusketan eta Londreskoan.
Pedro Díaz Muñoz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1866 (157/158 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.