Pedro Bilbao
Pedro Bilbao Encera (Algorta, 1909ko urriaren 9a - Algorta, 1992ko irailaren 19a) doktorea mediku getxoztarra zen, Medicina preventiva y salud natural[1] (Medikuntza prebentiboa eta osasun naturala) liburua idatzi zuena. Plaza bat ere badu bere omenez Algortako Portu Zaharrean eta Getxoko Ereaga hondartzako itsasertzean oroitarri bat du ere bai, bere inskripzioan honakoa irakur daitekena (itzulpena):
« | Herriak Pedro Bilbao Encera doktorearen oroimenari omenaldia egiten dio, Getxoko herri gizona legez, Algortako Portu Zaharrean 1909ko urriaren 9an jaio eta Algorta-Getxon 1992ko irailaren 19an hil zena jaio eta bizi zen giza apaltasun berez, medikuntza prebentibo arloan egin zuen lan handiarengatik esker onez, osasunez bizitzen irakasten eta gaixotasuna prebenitzen saiatu zelako "Elikadurak dira zuen sendagaiak" printzipio hipokratikoa eta "Egunero bi orduz atari zabaletan ibili" beraren eta lehen errezeta dibulgatuz, bere oroimena eta irakaspenak gure artean eta etorkizuneko belaunaldien artean bizi izan daitezen, Getxoko herriak, 1995eko maiatzaren 7an. | » |
Pedro Bilbao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Algorta, 1909ko urriaren 9a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Algorta, 1992ko irailaren 19a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
Erreferentziak
- ISBN 978-84-605-5969-6
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.