Pedro Azpiazu
Pedro Maria Azpiazu Uriarte (Bilbo, Bizkaia, 1957ko apirilaren 28a) Euzko Alderdi Jeltzaleko politikaria da. Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkaria 2000 eta 2016 urteen artean izandakoa,[1] 2016an eta 2020an Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk Ekonomia eta Ogasuneko sailburu izendatu zuen.[2][3]
Zientzia ekonomietan lizentziaduna, Eusko Jaurlaritzan (Ekonomia eta Garapenaren zuzendari nagusia) eta Bizkaiko Foru Aldundian (Finantza eta Aurrekontuen zuzendari nagusia) lan egin zuen.
Ikasketak
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Ekonomiaren ataletik ikasi zuen eskualdeko eta hiriko ekonomiaren espezialitatea egin zuen.[4][5]
Ibilbide profesionala
Hauek dira 1989tik izan dituen lnaka eta ardurak:[4]
- Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Programazioko zuzendaria (1989)
- Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila (1993)
- Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen ekonomia-aholkularia (zuzendari-kategoria) (1995)
- Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Programazioko zuzendaria (1995)
- Bizkaiko Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia (1995)
- EAJ-PNVren Bizkaiko diputatua Diputatuen Kongresuan (2000)[6]
- EAJ-PNV Parlamentuko Euskal Taldearen bozeramaile ondokoa Diputatuen Kongresuan (2012)
- EAJ-PNV Parlamentuko Euskal Taldearen bozeramaile ondokoa Diputatuen Kongresuan. Bizkaiko diputatua. Bozeramailea Diputatuen Kongresuan.
- Ekonomia eta Ogasun Batzordean, Aurrekontu Batzordean, Industria, Turismo eta Merkataritza Batzordean eta Kontuen Auzitegiarekiko Harremanetarako Batzorde Mistoan (2016)
- Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburua (2016-2024).[7][8] Sail hori urtero arduratzen da aurrekontu orokorrak prestatzeaz.[9] Halaber, sail horri dagozkio Barne Kontrol Ekonomikoa, Zerga-Administrazioa, Finantza Politika, Ekonomia Ituna, Estatuarentzako Kupoak eta lurralde historikoen Ekarpenak, baita Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza ere. Azterlan estatistikoak eta metodo ekonomikoak ere kudeatzen dituzte.
Erreferentziak
- «Pedro María Azpiazu Uriarte - VIII Legislatura - Congreso de los Diputados» www.congreso.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- «Sailburuak» Berria 2016-11-25.
- (Gaztelaniaz) «Azpiazu Uriarte, Pedro María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Pedro María Azpiazu Uriarte - Berriak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- (Gaztelaniaz) Vocento, elcorreo com-. «El nuevo Gobierno Vasco | EL CORREO» especial.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- «Pedro María Azpiazu Uriarte - VIII Legislatura - Congreso de los Diputados» www.congreso.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- Otamendi, Gorka Berasategi. (2016-11-26)). «Urkulluk badu Jaurlaritza» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- Begiristain, Edurne. (2023-11-07). «Aldaketa nabarmena» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- Irekia. «Irekia - Azpiazu sailburuak Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari eman dio 2024ko Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektua» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
Kanpo estekak
- Berria.eus. (2023-11-07). «Pedro Mari Azpiazu» 25etik gora albiste.
Aurrekoa Arantza Tapia (Ekonomia) Ricardo Gatzagaetxebarria (Ogasun eta Finantza) |
2016ko azaroaren 28a - gaur arte |
Ondorengoa Azkena |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.