Pedro Arrupe zubia
Pedro Arrupe zubia[1] Bilbo udalerriko oinezkoentzako zubi bat da, Bilboko itsasadarra zeharkatzen duena, iparraldetik Deustuko Doneperiaga auzoa eta hegoaldetik Abando auzoko Abandoibarra gunea elkarlotuz. 2003ko martxoaren 28an zabaldu zen.[2]
Pedro Arrupe zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Kokapen fisikoa | Abandoibarra |
Koordenatuak | 43°16′N 2°56′W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 2002 - 2003 |
Inaugurazioa | 2003ko martxoaren 28a |
Jabea | Bilboko Udala |
Kudeatzailea | Artxandako funikularra |
Izenaren jatorria | Pedro Arrupe |
Erabilera | oinezkoentzako zubia Eskailera igogailua |
Arkitektura | |
Diseinatzailea | José Antonio Fernández Ordóñez |
Materiala(k) | altzairua eta zurra |
Dimentsioak | 7 () × 140 () m |
1 | |
Gurutzatzen du | Bilboko itsasadarra |
Izena
Izena Aita Pedro Arrupe apaizaren omenez datorkio. Burruntzia ezizena du.[3]
Ezaugarriak
Pasabidea, José Antonio Fernández Ordóñez ingeniariak diseinatua, altzairuz egina da, eta barrualdea zurezkoa da. 140 metro luze eta 7 metro zabal da.[4] Guztira lau sarbide ditu Deustu aldean (bi eskailera bidezkoak, eta igogailu eta arrapala bidezko bana), eta hiru Abandoibarra aldean (bi eskailera bidezkoak, eta arrapala bidezko bakarra). Oinezkoentzako baino ez da, eta aipatu bezala, igogailua du iparraldeko ertzan, Deustu aldean.
Abandoibarra aldean, zubiaren inguruan, Bilboko tranbiaren Guggenheim geltokia, Guggenheim Bilbao Museoa bera, Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa edota Deustuko Unibertsitateko liburutegia kokatzen dira. Deustuko aldean, aldiz, Deustuko Unibertsitatea dago.
Iruditegia
- Zubiaren ikuspegia. Ezkerrean Abandoibarra ageri da.
- Pedro Arrupe zubia, atzean Iberdrola dorrea ageri dela.
- Pedro Arrupe zubia eta Deustuko Unibertsitatea.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |