Pedro Arrupe
Pedro Arrupe Gondra s.j. (Bilbo, Bizkaia, 1907ko azaroaren 14a – Erroma, 1991ko otsailaren 5a) Erromatar Eliza Katolikoko apaiza eta josulaguna izan zen. Jesusen Lagundiko 28. nagusia izan zen 18 urtez (1965-1983). Peter Hans Kolvenbachek ordezkatu zuen kargu horretan.
Pedro Arrupe | |||
---|---|---|---|
1965eko maiatzaren 22a - 1983ko irailaren 3a ← Jean-Baptiste Janssens (en) - Peter Hans Kolvenbach → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro Arrupe y Gondra | ||
Jaiotza | Bilbo, 1907ko azaroaren 14a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Talde etnikoa | espainiarra | ||
Heriotza | Erroma, 1991ko otsailaren 5a (83 urte) | ||
Hobiratze lekua | Gesù | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Unibertsitate Zentrala Valladolideko Unibertsitatea Colegio Calasancio de Bilbao (en) (1914 - 1922) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Sophia University (en) Deustuko Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia | ||
Bilboko Zazpikaleetan (Pelota kalean, Barrenkale barrenaren ondoan) jaio eta Madrilen hasi zen Medikuntza ikasten, baina 1927an bertan behera utzi eta jesuita sartu zen Loiolan. 1936an apaiztu zen Belgikan, Espainiako gobernu errepublikarrak erbesteratuta. 1954an Jesusen Lagundiko Japoniako nagusi izendatu zuten, eta 1965ean nagusi orokor. Hala ere, 1981ean buruko istripu kardiobaskularra jasan zuen, eta 1983an utzi zuen goiko kargua. 1989an El Salvadorren erail zituzten jesuitak (Askapenaren teologiaren aldekoak, tartean Ignacio Ellakuria) irmoki defendatu zituen 1977an mehatxatu zituztenetik.
Haren omenez, Pedro Arrupe zubia izena jarri zioten 2003an Deustuko Unibertsitatearen aurrean egin zuten zubiari.
Ikus, gainera
- Bilbotar ospetsuen zerrenda