Pedro Antonio de Alarcón

Pedro Antonio de Alarcón (Guadix, Espainia, 1833ko martxoaren 10a - Valdemoro, Espainia, 1891ko uztailaren 19a) gaztelania idazlea izan zen.

Pedro Antonio de Alarcón


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua



Espainiako senataria


enbaxadore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro Antonio Joaquín Melitón de Alarcón y Ariza
JaiotzaGuadix, 1833ko martxoaren 10a
Herrialdea Espainia
Bizilekuacalle de Atocha (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril, 1891ko uztailaren 19a (58 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, kazetaria, politikaria, antzerkigilea eta diplomazialaria
KidetzaReal Academia Española
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)Pedro Antonio de Alarcón eta Pedro A. de Alarcón
Genero artistikoaeleberria
antzerkia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUnión Liberal

IMDB: nm0016043 Allocine: 129098
Musicbrainz: 8d477218-ccef-46e0-87de-e4849f5c85cf IMSLP: Category:Alarcón,_Pedro_Antonio_de Edit the value on Wikidata

Bizitza

Eliz eta Zuzenbide-ikasketak hasi eta amaitu gabe utzi ondoren literatura eta politikari ekin zion. Madrilen El látigo egunkari antimonarkiko liberalaren zuzendaria izan zen. 1860an bizi izandako barne krisiaren ondorioz aldaketa sakona eragin zuen bere pentsamoldean. Afrikako gerran esku hartu zuen, lekukotasun baliotsua utziz: Diario de un testigo de la guerra de Africa (1859); bi urte geroago bidaia liburu bat eman zuen argitara: De Madrid a Nápoles. Bere gisako ikasketak, kultura heterogeneoa eta etsipena nabarmentzen dira katolizismo esturako itzulera markatzen duen eleberri horietan. Kontalari handiaren dohainak agertu zituen El sombrero de tres picos (1874) kontakizun laburrean eta El escándalo (1875) eleberrian. Tesi obraren ezaugarriak areagotzen dira El niño de la bola (1878) izeneko eleberrian. Halaber, teatroa eta poesia landu zituen. Pikareskaren tradizioaren barne koka daitekeen El sombrero de tres picos haren obrarik ezagunena da eta Alarcoseko errotaria izeneko erromantze andaluziarrean oinarriturik dago.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.