Pedro Álvares Cabral
Pedro Álvares Cabral (Belmonte, 1460 – Santarem, 1526) portugaldar itsasgizon eta esploratzailea izan zen.
Pedro Álvares Cabral | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro Álvares de Gouveia |
Jaiotza | Belmonte, 1467 |
Herrialdea | Portugalgo Erresuma |
Heriotza | Santarem, 1520 (52/53 urte) |
Hobiratze lekua | Igreja da Graça (Santarém) (en) |
Familia | |
Aita | Fernão Cabral |
Ama | Isabel de Gouveia de Queirós |
Ezkontidea(k) | Isabel de Castro (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta itsasturia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | His Most Faithful Majesty's Council (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza
1500. urtean Brasil aurkitu zuen, Terra de Santa Cruz izena eman zion, eta Portugalgo lurralde bihurtu zuen. Berriro ere itsasoratu eta hego-ekialdera jo zuen. Esperantza Onaren lurmuturra igaro ondoren, Mozambikeko kostaldea esploratu zuen. Portugalera itzuli zen Indiako Kozhikode hiri zaharreko Kotxin printzearekin merkataritza hitzarmen bat izenpetu ondoren (1502). Bere bidaien gorabeherak Ramusio italiar geografoak eman zituen ezagutzera Nabigazioak eta bidaiak liburuan (1563).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Álvares Cabral |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.