Pedro-Martín Balda

Pedro-Martín Balda Basarte (Iruñea, 1920ko martxoaren 14a - ib., 2009ko abenduaren 27a) nafar artista bat izan zen, margolaria eta kartelgilea izateagatik ezaguna dena. Haren karreraren ezaugarri bereizgarriena mende erdi baino gehiagoz Iruñeko peñek San Fermin jaietan erakusten dituzten pankartetako asko sinatu izana da.

Pedro-Martín Balda

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1920ko martxoaren 14a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 2009ko abenduaren 27a (89 urte)
Jarduerak
Jarduerakartista
Mugimenduapostinpresionismoa

Biografia

1920ko martxoaren 14an jaio zen Iruñeko San Anton kalean, eta Ángel Balda Pinaqui militarrak eta Victorina Basarte Murok, Pilarreko Andre Mariaren Ikastetxeko maistra eta zuzendariak, izandako zortzi seme-alaben artean laugarrena izan zen. Haurtzaroan, bere ikasketak Kale Nagusiko Huarte ikastetxean musikara bideratu ziren. Horrela, Baldak solfeo-lezioak jaso zituen Remigio Mugicaren eskutik, Felipe Aramendiak eta Jose Antonio Huartek biolinaren inguruan irakatsi zion bitartean. 1937an Santa Cecilia Orkestran sartu zen, eta hiru urte beranduago lehen biolin postua lortu zuen. Iruñeko Orfeoian eta beste musika-talde batzuetan ere parte hartu zuen, antzerkian eta zarzuelan ere parte hartuz, aktore, abeslari eta musikari bezala.[1]

Baldaren arteenganako kezkek eraman zuten 1940ko hamarkadan beste diziplina batzuetara, argazkilaritza kasu, aritzera bultzatu zuten, eta horrela 1947an San Fermin lehiaketan lehen saria lortu zuen. Horrez gainera, El Lebrel Blanco antzerki taldeko kidea izan zen. Garai horretan pinturarekiko interesa erakutsi zuen, modu autodidaktan ikasi zuena. Horrela, bere kontzertuak eta pintura bateratu zituen, tokiko kartel txapelketetara aurkezten hasiz. 1948. urtean Iruñeako Aste Santua presentatzen zuen kartela egin zuen, eta 1951. urtean, Ramón Millor margolariarekin batera, San Fermin jaietako kartela egin zuen, lehen saria irabaziz, 1955. urtean, Cesar Muñoz Solarekin batera, berriz irabazi zuena. 1956an berriz irabazi zuen, kasu honetan bakarrik, eta hurrengo urteetan kartelak egiten jarraitu zuen, Iruñeaz aparteko beste leku batzuetarako ere, hala nola Tutera.[2]

Olivia Berastegirekin ezkondu zen, eta Iruñeko Pozoblanco kaleko 5. zenbakian finkatu ziren. Balda hil eta gero, Pedro Salaberri margolariak hartu zuen bere estudioa. Senar-emazteek hiru seme-alaba izan zituzten. Artista gisa egindako lanaz gain, Baldak Casa Cigan lan egin zuen, etxerako ehun-denda zena Iruñeko zentroan, eta, ondoren, zenbait gasolindegietan. 1980ko hamarkadan, Jaunaren Pasioaren Ermandadeko Batzordeko kide izendatu zuten, eta bertan subprior kargua bete zuen, 50-ko hamarkadatik aurrera eramandako kartelgilaritzarekin bateratuz, baita momentu horretatik aurrera oleo-margolaritzarekiko piztutako interesarekin, eta Nafarroako Gobernuak aurrera eramandako udako arte ikastaroetako irakasle karguarekin ere.[2]

Baldak Iruñeko Udalaren ohorezko zapia jaso zuen 1991eko San Fermin jaietan, Jose María Pérez Salazar eta Manuel Turrillasekin batera. Azken honekin batera, Maisonnave Hotelaren omenaldi bat ere jaso zuen, San Fermin jaietan egindako ekarpenagatik.

Azkenik, Pedro-Martín Balda 2009ko abenduaren 27an hil zen Iruñean, 89 urte zituela.

Kartelgilea

40ko hamarkadan erakusketa kolektibo eta indibidual batzuk egin ondoren[1][3], 1950eko eta 1980ko hamarkaden artean bere ibilbide artistikoa kartelgintzan zentratu zen. Bai bakarka, bai garaiko beste artista batzuekin elkarlanean, Pedro-Martín Baldak San Fermin jaietako lau kartel ofizial diseinatu eta irabazi zituen lehiaketa bidez: 1951 (Ramón Millorrekin), 1955 (Muñoz Solarekin), 1956 eta 1960 bakarka, kartel finalista batzuk izateaz gain. Horietan guztietan funtsezkoak ziren Iruñeko jaietako elementu bereizgarriak, hala nola zezenak, entzierroa, kilikiak eta musika[2]​. Kartel horiek ikustean, gainera, Baldaren pinturan eboluzio bat ikus daiteke, 1960ko kartelak inflexio-puntu bat markatuz sanferminetako karteletan eta artistaren estiloan. Izan ere, Baldaren kartelak elementuz betetako konposizio koloretsuak izatetik, artistak mezuak konposizio-elementu gutxiagorekin, sintetikoagoekin eta garaikideagoekin transmititzen zituen diseinuak izatera igaro ziren.

Garai horretan, gainera, kartelak eta programak diseinatu zituen bestelako ospakizun eta ekitaldietarako, hala nola Tuterako Santa Ana jaiak eta Zangozako jaiak, baita  kirol-ekitaldietarako edo Iruñeko Aste Santurako.

Pedro-Martín Baldaren kartel-ekoizpenak, gainera, Iruñeko peñen pankartak hartzen ditu. Lehenengoa Iruñerriko peñarentzat izan zen, 1943an. Ordutik, 2000. urtean Oberena peñak bere azken enkargua egin zion arte, berrehun bat peña-pankarta igaro ziren Baldaren eskuetatik. Artistak berak honela deskribatzen zituen pankartak Iruñeko Udal Aurrezki Kutxak 1981ean argitaratutako liburu batean:

El dibujo ha de acusarse con ironía, gracia y respetuoso atrevimiento, de todo cuanto suceda en Pamplona, en este país o en el mundo entero (que hoy es más pequeño) con franqueza y la sana y santa intención de hacer reír y no para ofender. [4]

Urteetan zehar, Baldak pankarten aurretiko zirriborroak aurkeztu behar izan zituen margotu aurretik, gobernuaren aurretiazko zentsura pasatzeko (horietako batzuk zentsuratu egin zituzten), 1966an Fraga Iribarne ministro frankistaren Prentsa Legea onartu zen arte[5]​.

Paisajista

Pedro-Martín Baldak 1940ko hamarkadatik olio-margoari ekin zion, baina margoketa modu horrekin zuen konpromisoa 1980tik aurrera areagotu zen, kartelgilaritza uzten joaten zen bitartean. Olio teknika erabiltzen zuen, baita akuarelak ere. Nafarroako, bereziki Iruñeako eta inguruetako, paisaia margotu zuen, eta horri esker errekonozimendu handia lortu zuen, Jesus Lasterraren ildokoa, kritikariek aitortzen dutenez,

Balda ha realizado a lo largo de su vida una crónica de Pamplona, como si se hubiera empeñado en ilustrar la historia de a pie realizada por José Joaquín Arazuri. Uno y otro se complementan en su empeño de acercar esos tópicos y tradiciones que han quedado ya en el recuerdo. [6]

Baldak Nafarroako tradizio paisajistarekin jarraituz margotzen zituen paisaiak, Jesus Basiano eta Jesus Lasterra bezalako figuren eragina zuelarik. Naturatik zuzenean lan egiten duten margolarien azken adierazleen artean kokatzen da, aukeratutako motiboa aire zabalean behatuz eta margotuz. Lientzoak, oro har neurri txikikoak zirenak,  leku historikoetan zentratzen ziren, askok desagertzeko arriskuan zeudelarik.  Artistak bazter horiek bere lanetan gordetzeko asmoa zuela aitortu zuen. Bere estiloak inpresionismotik argia eta kolorearekiko bokazioa heredatzen du.

Ilustrazioak

Baldak liburuak eta aldizkariak ilustratu zituen, iragarki publizitarioak, umorezko binetak prentsan, eta abarrekoak. Artistaren ilustrazioen adibide gisa honakoak har daitezke:

  • Andrés Briñol. Chorradas y chorradicas. Pamplona, 1991.
  • Andrés Briñol. Humor en conserva. Pamplona, 1992.
  • Antonio Ayestarán. El Iruña del 88. Ed. Gómez. Pamplona, 1971.
  • José Luis Larrión y José Mª Rodrigo. Las pancartas de las Peñas a través de los dibujos de Pedro Martín Balda. CAMP, Pamplona, 1981.
  • Revista Marzo. Semana Santa, 1942. Dibujo de Ecce Homo.
  • Revista Pregón, nº 36. Anuncio del Bar Noé de Pamplona.
  • Revista Pregón, nº 43. Dibujo de la Plaza del Castillo de Pamplona.
  • Revista Arga, 1948. Dibujo de la Srta. Adela Lizarraga.

Prentsarako umorezko ilustrazioak egin zituen bereziki Diario de Navarra egunkarian. Ilustrazio umoristiko horietan bizitzako gai goriak plasmatu zituen.

Pergaminoak

Pedro-Martin Baldak pergaminoetako miniaturagile bezala aritu zen ere, bereziki instituzio batzuek enkargatutako omenaiak egiten, beraz, obra pribatuak ziren oro har. Miniatura hauetan elementu alegorikoak, armarriak edota herrien edo hirien simboloak margotzen zituen. Baldak egindako pergamino batzuen adibideak:

  • A Francisco Franco en el Centenario de San Francisco Javier.
  • 1966. Compañía de Jesús a Félix Huarte.
  • 1967. Ayuntamiento de Huarte Araquil a Gaudencio Arbeloa como Hijo Adoptivo.
  • 1968. Ayuntamiento de Baztán a Justo Eizaguirre.
  • 1969. Ayuntamiento de Javier a Amadeo Marco como Hijo Adoptivo.
  • 1969. U. D. C. Chantrea a Francisco Queipo de Llano.
  • 1969. Ayuntamiento de Castejón a Félix Huarte como Hijo Adoptivo.
  • 1970. Ayuntamiento de Erro a Lázaro Urmeneta como Hijo Adoptivo.
  • 1970. Vasco Navarra a Claudio Azcárate.
  • 1978. Vasco Navarra a Félix López Teijeiro.
  • 1984. Artistas Navarros a José Mª Muruzábal.
  • 1998. Club Taurino de Pamplona a Angel Munuce.

Erreferentziak

  1. «En la Casa de Argentina exposición de pintura de Pedro Martín Balda». Diario de Navarra. 17 de agosto de 1948.
  2. Muruzábal. JM. Semblanza del artista pamplonés Pedro Martín Balda.
  3. «Exposición Martín Balda». El Pensamiento Navarro. 9 de mayo de 1943.
  4. Larrión Arguiñano, José Luis, Rodrigo Jiménez, José María (1981). Las Pancartas de las Peñas. Pamplona: Caja de Ahorros Municipal de Pamplona. ISBN 84-500-4606-8.
  5. Balda, J. (2013) Fiesta, humor y color, Exposición Palacio del Condestable.
  6. Carmen Areopagita. “Paisajes de Pedro Martín Balda, cronista de las estaciones”, en Navarra Hoy, 15/10/92.

Bibliografia

  • Adiós al pintor de los Sanfermines. Diario de Navarra. 29 de diciembre de 2009. p. 31.
  • Balda. J. (2013) Fiesta, humor y color. Exposición Palacio del Condestable.
  • Balda, Pedro Martín - Auñamendi Eusko entziklopedia. (s. f.). https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/balda-pedro-martin/ar-10304/#
  • El cartel de fiestas. Diario de Navarra. 16 de noviembre de 1955.
  • En la Casa de Argentina exposición de pintura de Pedro Martín Balda. Diario de Navarra.17 de agosto de 1948.
  • Exposición Martín Balda. El Pensamiento Navarro. 9 de mayo de 1943.
  • Exposición Pedro Martín Balda. El Pensamiento Navarro. 20 de agosto de 1948.
  • Larrión Arguiñano. JL. Rodrigo Jiménez. JM. (1981) Las Pancartas de las Peñas. Pamplona. Caja de Ahorros Municipal de Pamplona.
  • Los óleos castizos de Balda. Diario de Noticias. 7 de octubre de 1996. p. 50.
  • Martín Balda: "La paleta del pintor está en la naturaleza". Diario de Navarra. 4 de octubre de 1996.
  • Muez. M. La ciudad entre dos palos. El País. 14 de julio de 1997. p. 8.
  • Muruzabal Del Val, J.M. Semblanza del artista pamplonés Pedro Martín Balda
  • Pedro Martin Balda Basarte n. Dic 1918 Pamplona, Navarra, España f. 27 Dic 2009 Pamplona, Navarra, España: geneaordonez. (s. f.). https://www.geneaordonez.es/datos/getperson.php?personID=I64652&tree=MiArbol
  • Sarmiento. P. 40 años de pancartas sanfermineras. Diario de Noticias. 3 de junio de 2013.
  • Velada en homenaje a Chopin en el Seminario Conciliar. Diario de Navarra. 12 de febrero de 1950

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.