Pedrarias Dávila

Pedrarias Dávila —jaiotza-izena: Pedro Arias Davila— (Segovia, Espainia, 1444 inguruan - León, Nikaragua, 1531ko martxoaren 6a) konkistatzailea izan zen.

Pedrarias Dávila

Bizitza
JaiotzaSegovia, c. 1444
Herrialdea Gaztelako Erresuma
HeriotzaGrecia (en) Itzuli, 1531ko martxoaren 6a (87/88 urte)
Familia
AitaPedro Arias Dávila y González
Ezkontidea(k)Isabel de Bobadilla y Peñalosa (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, politikaria, militarra eta konkistatzailea
Zerbitzu militarra
Adar militarraInfanteria
Graduajeneral

Granadako Gerran (1481-1492) eta Afrikako kanpainetan (1508-1511) parte hartu zuen. 1513an Santa María la Antigua del Darien hiriko gobernari izendatu zuten. Lurralde berriak kolonizatzeko asmoz Espainiak antolatu zuen lehenengo espedizioa izan zen Pedrariasena. Sanlúcar de Barramedatik irten zen 1514ko apirilaren 11n, eta uztailaren 30ean iritsi zen Santa María la Antiguako portura. Vasco Nuñez de Balboak sortu zuen Santa María la Antiguako hiria, eta hango aldi bateko gobernari zen Pedrarias, iritsi zenean. Handik, gaur egungo Nikaraguara eta Costa Ricara espedizioak antolatu zituen. Kolonizatzaile anker eta doilorra izan zen; Vasco Nuñez de Balboa hilarazi zuen. Karlos V.a Espainiakoak gobernari-kargua kendu zion.

Erreferentziak

Biografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.