Peche Di

Peche Di (Bangkok, Thailandia, 1989a), batzuetan Peche Diamond, thai-estatubatuar emakumezko modelo eta modelo-agente transgeneroa da.

Peche Di
Bizitza
JaiotzaBangkok, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Thailandia
BizilekuaNew York
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta model agent (en) Itzuli

peche.xyz
Twitter: Pechedi Instagram: peche.xyz Edit the value on Wikidata

Bizitza

Pitchadapha Phasi (thailandieraz: พิชญ์ชฎาภาญ์ ภาษี) benetako izenez, Bangkoken jaio zen 1989an.[1] Jaiotzean gizonezko generoa esleitu bazioten ere, 15 urte zituenean bere burua emakumetzat aurkezten hasi zen eta trantsizioa egiteari ekin zion. 2010ean Ameriketako Estatu Batuetara joan zen ikasle-bisa zuela.[1] Zenbait edertasun lehiaketa irabazi ondoren, America's Next Top Model lehiaketan sartu zen New Yorken, baina ez zuen irabazi.

2014an Di C☆NDY aldizkariaren azalean agertu zen beste 13 emakume transgenero ezagunekin batera, agerkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko egindaki azal berezian hain zuzen.

2015eko maiatzean Dik pertsona transgeneroei zuzendutako Trans Models NYC modelo-agentzia sortu zuen New Yorken.[1]

Edertasun lehiaketak

Urtea Lehiaketa Emaitza
2009 Miss Tiffany's Universe 4.a
2010 Miss Asia NYC 1.a (Irabazlea)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Cantarella, Terence. «Inside New York's First Transgender Modeling Agency» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 13a).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.