El Valle Altu de Peñamellera

El Valle Altu de Peñamellera[1] (gaztelaniaz: Peñamellera Alta) Asturiesko ekialdean dagoen udalerria edo conceyua da, Orienteko eskualdean kokatutakoa. Iparraldean Llanes, mendebaldean Cabrales, ekialdean Peñamellera Baja eta hegoaldean Tresviso (Kantabria) udalerri mugakide ditu.

El Valle Altu de Peñamellera
Asturiasko kontzejua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaProvince of Asturias
AlkateaRosa María Domínguez de Posada Puertas
Izen ofizialaPeñamellera Alta
Posta kodea33555
INEk ezarritako kodea33046
HerriburuaAlles (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°18′38″N 4°42′44″W
Map
Azalera92.19 km²
MugakideakCabrales, Llanes, Peñamellera Baja eta Tresviso
Demografia
Biztanleria535 (2023)
6 (2022)
alt_left 243 (%45,4) (%50,7) 271 alt_right
Dentsitatea5,8 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaO
aytopenamelleraalta.es

1869an banandu egin ziren Peñamellera biak, Alta eta Baja. 1930eko hamarkadan udalerri honek ia 2.500 biztanle zuen arren, gaur egun ez da 600 pertsonara iristen. Alles da kontzejuko herriburua, baina Llonín eta Mier populatuenak dira.

Parrokiak

  • Alles: 184 biztanle (2010).
  • Cáraves: 21 biz.
  • Llonín
  • Mier
  • Oceño
  • Rozagás
  • Ruenes: 119 biz. (El Cau, Rozacanal, La Busteriza, La Collá, Río Santa María (El Ríu) eta Rieña auzoekin).
  • Trescares.

Demografia

Fuente: INE Archivo


Ingurune naturala

Geografiak ondo markatzen ditu udalerriaren mugak. Hasteko Cuerako mendilerroak Llanesetik bereizten du, Pico Turbina (1.315 m) tontorrik altuena duena. Europako Mendiek bestela banatzen dute Kantabria aldetik, Tajadura (1.446 m) mendirik garaiena delarik. Ekialdean, Peñamellera (765 m) dago, udalerriari izena ematen diona eta Peñamellera Bajarekin muga egiten duena. Azkenean, mendebaldean Cares ibaiko arroila eta Rozagas eta Arangaseko ibarrak daude.

Hidrografiari dagokionez, nabarmentzekoak dira Jana, Rubo, Molinos, Besnes, Candaliega, Molinuca eta batez ere Cares ibaiak. Ibiltzeko bide ugari eskaintzen dute.

Zuhaitzen artean pinuak, altzifreak, pagoak, urkiak, intxaurrondoak, gaztainondoak, madariondoak eta sagarrondoak daude, baita hainbat sendabelar ere.

Faunan oraindik topatu daitezke hartzak, basoilarrak, orkatzak, sarrioak, basurdeak eta otsoak. Amuarrainak ugariak dira bestela ibaietan.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. El Valle Altu de Peñamellera udalerriko izen ofizialak onartzen dituen dekretua, Asturiasko Printzerriko Aldizkari Ofizialean argitaratua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.