Peñalen
Peñalen[1][lower-alpha 1] Argako Erriberako Funes udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erriberagoiena eskualdean.
Peñalen | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Peñalengo kokapena eta Arga ibaia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erriberagoiena |
Udalerria | Funes |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Peñalén |
Posta kodea | 31360 |
Herritarra | peñalendar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°17′48″N 1°47′34″W |
Garaiera | 392 metro |
Distantzia | 74,0 km (Iruñetik) |
Demografia |
XIV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Azkoiengo Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak peñalendarrak ziren.
Izena
Peñalen toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Peñalén
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Penalene (1154)
- Peynnalen (1266)
- Peynalen (1330)
- Penaleni (1638)
- Peñalen (1981)
Historia
1076ko ekainaren 4an, bertan Antso IV.a ehizaldian zebilela, Ermesinda bere arrebaren laguntzari esker Raimundo bere anaiak erregea amildegitik bota zuen. Hilketaren ondorioz, Alfontso VI.a Gaztelakoak Errioxa okupatu zuen eta Antso Aragoiko kondea Iruñeko errege bihurtu zen.[3] Ekintza honen ondorioz, Antsok "Peñalengoa" eta Raimundok "fratrizida" ezizenak hartu zituzten.
Bertan zegoen herrixka (agirien arabera behintzat 1084tik aurrera) Huescatik gertu dagoen Montearagongo monasteriorena izan zen. XII. mendean Gartzia V.ak hiribildua eratu eta Calahorrako forua eman zion. Egun ez dago antzinako hiribilduko aztarnarik baina Altadill historialariaren ustetan amildegipean kokatuta zegoen.[4] Arga ibaiaren erriberan zegoen herriak ibai-portu ospetsua zuen, Zaragoza eta Tortosatik merkataritza zetorkiona.
XIV. mendean Peñalen Alesbesek ordezkatua izan zen,[5] ziur asko ibaiaren ur-goraldi baten ondorioz herria hondaratua izan zelako edo Izurri Beltzak hustu zuelako. Ordezkapena adierazteko, Vianako Printzeak bere kronikan toponimo biak erabili zituen. Gero Alesbes eta Martzilla Azkoienen gotortu ziren, gaztelarren konkista saihesteko, edonola ere, Gaztelako Erresumak 1378an Funes menderatu zuen.
Oharrak
- /peɲalén/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Peñalen - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Minguez, José María. (2000). Alfonso VI. Hondarribia: Nerea ISBN 978-84-89569-47-8..
- Julio Altadill, Geografía Histórica de Navarra. Los despoblados
- Perales, José A.. (2005-12-24). «El barranco de Peñalén» Diario de Navarra.
Ikus, gainera
- Funes
- Argako Erribera
- Nafarroa Garaia