Peñablanca

Peñablanca edo Kakueta[1] (1583 m) Erronkaribarreko mendi bat da, Atuzkarratz mendilerroko gailurrik altuena.

Artikulu hau Erronkaribarko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kakueta (argipena)».
Peñablanca / Kakueta
Datu orokorrak
Garaiera1.583 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°51′31″N 0°58′19″W
MendikateaAtuzkarrazko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIzabatik
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Kakueta Atuzkarraz mendilerroko gailurrik altuena dugu.

Horrek eta herri garrantzitsuek inguraturik egoteak eragiten du seguruenik mendi-multzo erraldoi honetako tontorrik bisitatuena izatea.

Bai Izabatik (Txorimilo lepoan barrena) bai Urzainkitik (San Migelgo baselizako hondakinen ondoan pasatuz)handiak dira desnibelak, pinudi eta pagadi sarrietan barrena egiten direlarik, goiko larre zabaletara atera baino lehen.

Beste aukera batzuk Bintze sakanetik edo iparraldetik, Uztarroze herritik abiatzen dira.

Izena

Inguru horretan eginiko ikerketa toponimikoen arabera, bertakoek Peñablanca esaten diote gailurrari. Orain arte aztertu diren dokumentuetan, Kakueta izenak ez du euskarri handirik.[2]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.