Peña del Castillo
Peña del Castillo[1] edo, mapa batzuetan, oraindik ere Cruz del Castillo, Arabako hegoaldeko mendi bat da. Herrialde horretako mendirik altuenetan laugarrena da, 1.432 metro baititu; Araban, garaiagoak dira Gorbeia (1.481 m), Larrasa (1.453 m) eta Palomares (1.446 m). Mendiaren tontorrean, gurutze handi bat ipini zuten 1963an, eta horregatik Cruz del Castillo izenez ere ezaguna da mendia. Toloñoko mendilerroan dago, eta mendirik hurbilena Larrasa du.
Peña del Castillo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.432 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°36′02″N 2°35′19″W |
Mendikatea | Toloño mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Lagran (2 ordu), Guardia (2 ordu eta 30 min). |
Lagranetik abiatzen den ibilbidean ikatz-txondorren hainbat eraikuntza-fase ikus daitezke, helburu didaktikoz ezarriak.
Abiapuntuak
Erreferentziak
- Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.
Ikus, gainera
- Arabako mendien zerrenda.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.