Peña Ubiña
Peña Ubiña Asturias eta Leongo probintziaren artean dagoen mendia da, Kantauriar mendikatearen tontorrik altuenen artean dagoena 2.411 metrorekin. Ubiñako mendigunearen garaiena da Fontángo bi tontorrekin batera.
Peña Ubiña | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Prominentzia | 1.121 m |
Mota | mendi eta gailur |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′09″N 5°57′25″W |
Mendikatea | Ubiñas Massif (en) |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Province of Asturias |
Asturiasko kontzeju | Ḷḷena |
Leku geografikoa | Kantauriar mendikatea |
Abiapuntuak
- Torrobarriu edo Torrebarrio (Santu Michanu, León, 1.240 m): Ronzón lepotik.
- Tuíza Riba (Ḷḷena, Asturies, 1.200 m): Meicín aterpetxetik.
Aitzindariak
José Ramón Luejek ondo ezagutzen zituen mendi hauei buruzko artikulu anitz idatzi zituen, "El macizo de Ubiña" liburu aitzindaria eta zonaldeko mapa topografiko bat ere. Bestela, Ramón Delgado, "El Patriarca de las Tuizas", mendi gidaria izan zen 1914tik aurrera 55 urtez. Denbora horretan guztian 600 igoera baino gehiago burutu izan zituen.
1932ko otsailaren 28an bestela, Santiago eta Diego Mella Alfageme anai leondarrek Felipe Friick alemaniarrarekin batera egin zuten lehenengo neguko igoera elur artean.
Aterpetxeak
1925ean Mieresko udalak eraiki zuen "Casa Mieres" izeneko aterpetxea, Peña Ubiñako hego-ekialdean kokatutakoa eta zonalde honetara mendizale asko erakarri zuena.
1967ko uztailaren 31an "Centro Cultural y Deportivo Mierense" taldeak eraiki zuen aterpetxe bat Meicíngo haranean, Peña Ubiñako ipar-mendebaldean. 2008an eraikin zaharra bota eta berria jaso zuten.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)"Mendikat" webgunean