Peña Blanca

Peña Blanca izenekoa, Nafarroako mendi bat da, Andimendin dagoena. Bere garaiera 1269 metrokoa da.

Peña Blanca
Datu orokorrak
Garaiera1.269 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°51′57″N 1°56′15″W
MendikateaAndimendi
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLizarraga mendatea/Dorrao
LuberriLuberri

Abiapuntuak

Dorraotik, bide batek, San Pedro ermitatik, Elordiako porturaino daroa, eskumatara Pagomotxeta mendia utziz. Ezkerretarantz ibiliz, Peña Blanca mendiaren tontor laurantz heltzen da

Lizarragako mendatetik oso erraza da Peña Blanca mendiaren tontorrera iristea. Bide batek, Saratsako sakana izeneko zintzilikatutako harana zeharkatzen du, eta tontorraren ondoan uzten gaitu, hegomendebaldeko aurpegitik igoz iris daitekeena

Unanutik, tontorrera Lezitza labarreko bidea igoz iristen da. Atezabal lepoa igaro ondoren, desbideraketa batetara iristen da. Eskumatara hartuz, Peña Blancako baltsara iristen da, eta, hemendik, tontorrera.

Ikus, gainera

  • Nafarroako mendien zerrenda
  • Peña Blanca (Kodes)

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.