Peña Baiona (Aviron Bayonnais)
Peña Baiona Lapurdiko Baiona hiriburuko Aviron Bayonnais Euskal Herriko errugbi taldeko ereserkia da. Abestiak izena Aviron Bayonnais taldeko zaletuei zor die, jarraitzaile zuri-urdinenezizena Peña Baiona baita. Hitzak bi bertsioetan daude abestu frantsesez eta euskaraz ohi dira.
Ereserki hau Baiona hiriburuan hagitz ospetsua da, hiri honetan ospatutako musika emanaldi, abesbatza nahiz Baionako bestetan maiz entzun daitekeelarik.
Udo Jürgens austriarraren Griechischer Wein kantaren bertsioa da. José Vélez kantari kanariarrak Vino Griego izenburuarekin ezagun egin zuen baina jatorriko bertsioa austriarrarena da. 2009ko urtarrilaren 2an Aviron-Castres partidan ereserki hau kantatu eta gero Patrick Mixelena Mixu abeslaria hil egin zen, bihotzekoak jota.
Aipatzekoa da Mixu abeslariak eta Iparraldeko Sustraia musika taldeak Peña Baiona ereserkiaren ska bertsio bat ere argitaratu zutela.
Hitzak
Euskaraz: Errugbian premiatsu da elkartasuna, Agur, agur! Txalo, Txalo! Mende nat ari zaukula azkar eta erne, Gure uztatzea denetan da famatua, Agur, agur! Txalo, Txalo! Mende nat ari zaukula azkar eta erne, |
Frantsesez: Ils portent fièrement partout leurs foulards bleus et blancs, Allez, Allez! Allez, Allez! Dans notre cher petit Bayonne il est une Peña, Ils portent fièrement partout leurs foulards bleus et blancs, Allez, Allez! Allez, Allez ! LA,LA,LA,LA,LA... Dans notre cher petit Bayonne il est une Peña, |
Kanpo estekak
- Peña Baiona ereserkia Jean Dauger zelaiko zaletuek zuzenean abestuta entzungai (Frantsesez)
- Peña Baiona ereserkia Baionako bestetan festazaleek zuzenean abestuta entzungai (Frantsesez)
- Peña Baiona ereserkiaren frantsesezko bertsioa entzungai (Frantsesez)
- Peña Baiona ereserkiaren euskarazko bertsioa entzungai
- Patrick Mixelena Mixu abeslariaren Peña Baiona ereserkiaren ska bertsioa entzungai. (Frantsesez)
- José Velez abeslariaren Vino Griego abestia entzungai (Gaztelaniaz)