Paxkal Irigoyen

Paxkal Irigoyen (Ainhize-Monjolose, Nafarroa Beherea, 1988ko martxoaren 22a), Nafarroa Behereko abeslaria da. Bakarlari gisa zein hainbat taldetan aritzen den musikari polifazetikoa da. Besteak beste talde hauetan aritu da: Zezenaren taldea, Bilau, Totem, Paxkal Irigoyen eta Kontsumo Orkestra, Behi Bideko Andere Xuriak, Frigo, Txost!, Fifita, Bloñ, Tud[1], Doktor Mephisto...

Paxkal Irigoyen
Bizitza
JaiotzaAinhize-Monjolose, 1988ko martxoaren 22a (36 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
pianoa
biolina
saxofoia
sintetizadorea

Horrez gain ikusgarrietarako, haurrentzako, dantzetarako, libertimenduetarako eta bertso-txapelketetarako musika konposatu izan du.[2]

Ibilbidea

2017an atera zuen aurreneko diskoa eta 2021ean Maia Iribarnerekin Bloñ taldea osatu eta diskoa kaleratu zuten.

2023tik aurrera Piko izen artistikoarekin ere ari da kontzertuak ematen.[3]

Diskografia

Bakarka

  • Kontsumo produkto (2017, UsoPop Diskak)[4]
  • Artha (2018, Mukuru).

Bloñ taldea

Kolaborazioak

Beste talde batzuekin kolaborazioak ere egin izan ditu:

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Zaldua, Reportaje y fotografía de Asier. (2018-12-13). «¿Pero esto qué es, Urretxu y Zumarraga o Berlín?» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  2. «Paxkal Irigoyen» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  3. adibide. (2023-01-25). «Ataunen kontzertu bat eskainiko du Paxkal Irigoienek» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  4. Kontsumo produkto. (Noiz kontsultatua: 2017-05-19).
  5. «Bañolet kantuz» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.