Pax Mongolica

Pax Mongolica edo mongoliar bakea Mongolen Inperioaren konkisten ostean, XIII. eta XIV. mendeetan Eurasiako lurretan arlo sozialean, kulturalean eta ekonomikoan ondorio egonkorreko garaia izendatzeko mendebaldeko adituek sortutako esapidea da, Pax Romana (erromatar bakea) hitza gogoan.

Izan ere, Genghis Khanen konkistek Mendebaldea eta Ekialdea lotu zituzten, bere agindupeko lurraldea Asiako hego-ekialdetik Europako ekialdera baitzihoan. Hortaz, bakea iritsi zenean, Eurasiako bi mutur horiek lurrez konektatzeko aukera eman zuen inperioak. Hala, Zetaren Bidea sortu zen, zeinek Txina eta Europa uztartzen zituen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.