Paulo Iztueta
Paulo Iztueta Armendaritz (Berastegi, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 22a) euskal idazle eta filologoa da. Filosofian lizentziatua da (Erroma, 1969), eta Soziologian doktorea (Paris, 1976). 1981ean argitaratutako tesi horretan euskal klero kontestatarioaren soziologia aztertu zuen.[1] Izan ere, soziologiaren ikuspuntutik landu ditu politika, hizkuntza, erlijioa, kultura eta literatura.[2][3]
Paulo Iztueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berastegi, 1941eko martxoaren 22a (83 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Josu Amezaga Albizu |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta filologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | UZEI Euskal Kulturaren Batzarreak Elkar Udako Euskal Unibertsitatea |
Kultur eragile
Areatzako sakramentinoen Arnas aldizkaria zuzendu zuen 5 urtez (1959-64).
Zabal (1973-1977) aldizkariaren sortzaile eta lankide izan zen Iparraldean.[4] 1974an, Elkar argitaletxearen sortzaile eta partaide ere izan zen. Euskal Kulturaren Batzarreetan (EKB) bideratzailea izan zen 1983an.
2000. urtean, Utriusque Vasconiae argitaletxea sortu zuen, hainbatetan lankide izan duen Jokin Apalategirekin, diskurtso unibertsala testuinguru partikularretik abiatuta lantzeko asmoz.[5]
Lanak
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 120tik gora lan erakusten ditu.[6] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:
Saiakera
- Kiton Arrebarekin irakurriz: Orixeren pentsamentu erlijiosoa. (1988, Etor).
- Orixe V: Orixe eta bere garaia. (1991, Etor).
- Marxismoa eta nazional arazoa Euskal Herrian. (1974, Elkar): Jokin Apalategirekin elkarlanean.
- Sei idazle plazara. (1974, EFA).
- Intelligentsia kimatuaren orbelak. (1996, Kutxa).
- Hezkuntza, hizkuntza eta boterea Euskal Herrian. (2000, Utriusque Vasconiae).
- Euskal irakaskuntza autonomi aroan (1983-1994). (2000, Utriusque Vasconiae).
- Orixe auzitan. (2003, Utriusque Vasconiae).
- Orixe gaitzetsia. (2003, Utriusque Vasconia).
- Orixe saiogilea. (2003, Utriusque Vasconiae).
- Kritika literarioaren lehen saioak (1926-1936) (2002, Utriusque Vasconiae).
- Euskal idazleen belaunaldiez. (2005, Utriusque Vasconiae).
Biografia
- N. Ormaetxea "Orixe" (1888-1961) (1988)
- N. Ormaetxea "Orixe" (1994, Eusko Jaurlaritza)
- Nikolas Ormaetxea "Orixe" (2000, KM Kulturunea).
Kolaborazioak beste liburutan
- «Orixe erbestetuaren autorretratuak». Herri bat bidegurutzean, Xabier Apaolaza (koord.). Donostia: Saturraran Argitaletxea, 2003, 39-74 or.
Sariak
- 1979. CAP, Irun Literatur Saria Poesian: Herbestean.
- 1996. CAP, Irun Literatur Saria Saiakeran: Intelligentsia kimatuaren orbelak.
Erreferentziak
- «Iztueta Armendariz, Paulo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
- Iztueta, Paulo. (2011). «Euskal kulturaren egoera gerraurrean eta gerraoste hurbilean, Euskal Pizkundetik hasi eta Txillardegi eta Salbatore Mitxelenaganaino.» Vimeo (Vimeo): Bideoa. (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
- Iztueta, Pauo. (2012). «Jon Mirande, Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" eta Gabriel Aresti» Vimeo (EKT HUHEZI) (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
- Iztueta, Paulo. (). ZABAL, Euskal Pentsamendu Berritzailearen Sorrerak liburuaren aurkezpena. Paulo Iztueta eta Jokin Apalategi. Youtube (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
- (PDF) Paulo Iztueta Armendarizen hautagaiaren curriculuma. (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- Iztueta Armendariz, Paulo. (2018). «Paulo Iztueta Armendariz :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).