Paulo Tarsokoa
Paulo Tarsokoa[1] edo San Paulo (antzinako grezieraz: Παῦλος Paulos, c. 5[2] – c. 67[3]), jatorriz Saulo Tarsokoa (antzinako grezieraz: Σαῦλος, Saulos; hebreeraz: שאול התרסי, Šaʾul HaTarsi), Petrirekin batera, Aurreko Elizako buru nagusietakoa izan zen. Itun Berriaren arabera, Paulok ez zuen Jesus bera ezagutu, Hamabi Apostoluek bezala. Baina kristau-fedea bereganatu zuen bidean Jesus piztuaren irudia supituki ikustean (1 Korintoarrak 15:8-9), eta irudi horretan oinarritzen zuen bere ahalmena. Horregatik, "jentilen apostolua" deitu ohi zaio.
Paulo Tarsokoa | |||
---|---|---|---|
44 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | שאול התרסי, Saulus Tarsensis | ||
Jaiotza | Tarso, 5 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Bizilekua | Tarso Jerusalem Damasko Antiokia Oronteskoa Salamina Pafos Antiokia Pisidiakoa Konya Lystra (en) Derbe (en) Alexandria Troas (en) Filipos Tesalonika Veroia (en) Atenas Korinto Efeso Mileto Tiro Akre Zesarea Maritima Sidon Myra (en) Kaloi Limenes (en) Sirakusa Erroma | ||
Heriotza | Erroma, 66 (60/61 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera hebreera koinéa latina | ||
Irakaslea(k) | Gamaliel | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, teologoa, misiolaria, erlijiosoa, errabinoa, bidaiaria eta artisaua | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Influentziak | Gamaliel eta Jesus Nazaretekoa | ||
Santutegia | |||
Uztailaren 12, Otsailaren 10, Urtarrilaren 25 eta Azaroaren 18 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Farisearra kristautasuna | ||
Pauloren historia Apostoluen Eginetan kontatzen da batez ere. Horrez gainera, Itun Berriko 14 gutunen ustezko egilea da. Gutunok ospe handia eskuratu zuten hasierako kristauen artean. Martzionek proposatutako lehendabiziko Itun Berriko kanonean toki garrantzitsua zuten, eta, azkenean, finkatutako kanonean ere sartu ziren. Itun Berriko lehen idatzitako testuak dira.
Elizak
- San Paulo Harresiz Kanpokoa (Erroma)
- San Paulo katedrala (Londres)
Erreferentziak
- Euskara batuan santu horren izena Paulo dela arautua du Euskaltzaindiak. Ikus 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak.
- (Ingelesez) «Peter and Paul. In the Footsteps of Paul. Tarsus. 1». PBS
- Harris, Stephen L.. (1985). Understanding the Bible. Palo Alto: Mayfield ISBN 978-1-55934-655-9..
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulo Tarsokoa |
- Nagore IRAZUSTABARRENA: «San Pauloren arrastoak "egiaztatu" ditu Vatikanoak», Argia, 2210. zenbakia, 2009-12-13.