Pauline Nyiramasuhuko

Pauline Nyiramasuhuko (Ndora, 1946ko apirila) politikari ruandarra da. Ruandako Familia Gaietarako eta Emakumeen Aurrerapenerako ministroa izan zen. 1994ko Ruandako genozidioan bortxatzera bultzatzeagatik leporatuta egon zen. 2011ko ekainean, zazpi delitu egotzita eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Ruandako Nazioarteko Zigor Auzitegiak genozidioagatik kondenatutako lehen emakumea da. 2015ean, berrogeita zazpi urtera murriztu zioten zigorra.

Pauline Nyiramasuhuko
Bizitza
JaiotzaNdora (en) Itzuli, 1946ko apirila (77 urte)
Herrialdea Ruanda
Familia
Ezkontidea(k)Maurice Ntahobari (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaNational University of Rwanda (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
MugimenduaHutu Power (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Republican Movement for Democracy and Development (en) Itzuli
Interine Rwandan govern (en) Itzuli

Bizitza

Hutu gurasoen alaba, Ndora herrian jaio zen. Karubandako gizarte-eskolan ikasi zuen eta bertan Agathe Kanzigarekin lagun egin zen, Ruandako presidente izango den Juvénal Habyarimanaren emaztea izango zena[1].

Graduatu ondoren, gizarte-langile bihurtu zen. 1968an Maurice Ntahobalirekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten. Haurren osasunaren eta zaintzaren arloan lan egin zuen. 1986an, zuzenbidea ikasi zuen Ruandako Unibertsitate Nazionalean. Familia ministro izendatu zuten Habyarimanaren 1992ko gobernuan[2]. Akazuko (Juvénal eta Agathe Habyarimanaren segizio hurbila) kide ere izan zen[3].

1994ko apirilaren 6an, Juvénal Habyarimanaren hilketaren ostean, hasi zen Ruandako genozidioa. Butare eskualdekoek genozidioan parte hartzeari uko egin zioten bitartean, tarteko gobernuak Pauline Nyiramasuhuko Kigalitik Butarera bidali zuen bertan esku har zezan[4]. Gobernadoreari sarraskiak antolatzeko agindua eman zion eta hark ezezkoa eman zuenean, kaleratu eta gero hil zuten. Orduan Nyiramasuhukok Kigaliko miliziak deitu zituen. 1994ko apirilaren 25ean, Gurutze Gorriak aterpea eta janaria eskaintzen zien estadio batean milaka tutsi bildu zirenean, Nyiramasuhukok tranpa bat antolatu zuen bertan[1][5]. Arsène Shalom Ntahobali Paulinen semeak zuzendutako interahamweek estadioa inguratu zuten. Errefuxiatuak bortxatu, torturatu, hil eta gorpuzkiak erre zituzten[6][7]. Pauline Nyiramasuhukok sarraskia gainbegiratu zuen. «Emakumeak hil baino lehen, bortxatu behar dituzue», agindu zuen[6][8].

1994ko uztailaren 3an utzi zuen azkenean Butare[9].

2011ko ekainaren 24an, genozidioan, gizateriaren aurkako krimenen eta Genevako Konbentzioen 3. artikuluaren urraketa larrien erruduntzat jo zuten eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten[10].

2015ean, berrogeita zazpi urtera murriztu zioten zigorra[11].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Landesman, Peter. «A Woman's Work» The New York Times 2002-09-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 1998-11-30) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  2. (Frantsesez) Lombart, Gaël. «Pauline Nyiramasuhuko, une criminelle aux airs de "mère-poule"» Le Monde 2011-06-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-14) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  3. (Frantsesez) Maupas, Stéphanie. (2008). Juges, bourreaux, victimes : Voyage dans les prétoires de la justice internationale. Paris: Autrement, 76-87 or. ISBN 978-2-7467-1207-2..
  4. (Frantsesez) «Rwanda : le campus du souvenir» Le Monde 2004-04-07 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-07-08) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  5. (Ingelesez) Hazeley, Josephine. «Profile: Female Rwandan killer Pauline Nyiramasuhuko» BBC 2011-06-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-14) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  6. (Ingelesez) Zimbardo, Philip G. (2007). The Lucifer effect : understanding how good people turn evil. New York: Random House, 13 or. ISBN 0-8129-7444-1. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-01-14).
  7. (Ingelesez) Harman, Danna. «A woman on trial for Rwanda's massacre» Christian Science Monitor 2003-03-07 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-14) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  8. (Frantsesez) Grasser, Fabien. «Rwanda : «Avant de les tuer, violez-les», ordonnait la ministre de la Famille» Le Quotidien 2019-04-09 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-09-29) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  9. (Frantsesez) Vidal, Claudine. (2014). «Enquêtes au Rwanda : Questions de recherche sur le génocide tutsi» Agone 53 (1): 112..
  10. (Frantsesez) Cavailles, Christophe. «Rwanda : une femme condamnée pour génocide» Toulouse 7 2011-06-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-06-27) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  11. (Frantsesez) «TPIR : peines réduites en appel dans le dernier procès» Justice Info 2015-12-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-07-31) (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.