Pauline Guelle
Pauline Guelle (Paue, Okzitania, 1992ko irailaren 21a) politologoa eta zuzenbide publikoko doktorea da. Torturaren gaia landu zuen tesian.[1][2] UEUko talde eragileko kidea ere bada,[3] eta Ipar Euskal Herriko Tartarika hitzaldi zikloaren arduradunetako bat, besteak beste.[4][5][6]
Pauline Guelle | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paue, 1992ko irailaren 21a (31 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Laval Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea master Institut d'études politiques de Toulouse (en) ![]() |
Tesi zuzendaria | Jean-Pierre Massias |
Hizkuntzak | frantsesa euskara ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea eta politologoa |
Enplegatzailea(k) | Institut d'études politiques de Bordeaux (en) ![]() |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
![]() ![]() ![]() |
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdiko lehendakaria ere izan da.[7][8]
Politologo ikertzailea
2023ko irailean Jean-Pierre Massias irakaslearen zuzendaritzapean doktore titulua lortu zuen Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean izenburu hau zuen tesiarekin: "L'impunité de la torture dans la consolidation démocratique espagnole : le cas du Pays basque" ("Torturaren zigorgabetasuna Espainiako sendotze demokratikoan: Euskal Herriaren kasua").
Espainian eta Euskal Herrian demokratizazio-prozesuan zuzenbideak duen eraginkortasuna ikertu zuen. Horretarako, tesiak torturak euskal lurraldean duen inpunitatea neurtu, eta torturak Espainiako Estatuaren eta Euskal Herriaren sendotze demokratikoan izan duen eragina aztertu zuen. Zuzenbidearen eta gizartearen arteko harremanak aztertzeko aukera ematen duen soziologia juridikoaren prismatik behatzen du zuzenbidearen eraginkortasun-falta. Arauen eraginkortasunak edo eraginkortasun-ezak agerian uzten ditu zigorgabetasun horren egitura-oinarriak; izan ere, inpunitate hori sendotze demokratikoaren blokeoan oinarritzen dela ondorioztatu zuen, Euskal Herrian gatazka politiko amaigabeak bere horretan jarraitzeko eragiten du eta.[9][1]
Euskal Herria Zuzenean jaialdia
2014ko azaroan hasi zen Pauline Guelle Euskal Herria Zuzeneko presidente gisa eta zenbait urtez aritu zen horretan Lapurdiko Lekorne herrian antolatu zenean.[7][10][8] Urtero uztailaren 1etik hurbilen dagoen asteburuan egiten den hiru eguneko musika-jaialdia da, euskal kultura eta hizkuntza ardatz dituena.[11][12]
Musika talde asko bildu zen urte haietan jaialdian.[13] Esate baterako 2015ean talde hauek izan ziren: Anje Duhalde, Aguxtin Alkhat, Maialen Errotabehere eta Petti, Anestesia, Berri Txarrak, Bertsu, Battle, Bilbomatiks, Boris Brejcha, La Compagnie du Petit Monsieur, Cotton Claw, Cumbian’Bero, De Luxe, Elektro de Luxe, Elektrotxaranga-TTEK, Erotic Market, Garaztarrak, Goliath, Il Muro del Canto, Iron Skulls, Jim Jones and the Righteous Mind, Joseba Lenoir Gang, Kasernarat, Kolinga, Kuma No Motor, Last Fair Deal, Last Train, Martin Mey, Massilia Sound System, Mutxikoak, Old School Funky Family, Oreka, Pelax, Bonbon Noir et Crotte de Bique, Polygorn, Random Recipe, Rouge Elea, Skakeitan, Skip and Die, Tania de Sousa, The Ofenders, Txoborro & Tor, Un Gos Robant, Woods...
Lekornez gain beste hainbat herritan antolatu da jaialdia 1996tik. 1996an sortua, Arrosan (Nafarroa Beherea) antolatu zen 2003 arte, Idauze-Mendira (Zuberoa) aldatu zen 2008 arte, eta Heletara (Nafarroa Beherea) 2009tik 2012ra. 2013tik goiti Lekornen (Lapurdi) antolatu zen, 2017a arte; 2018an Baionan, Itsasun eta Baigorrin antolatu zen; eta 2019tik, Irisarrin.
« | Ez soilik oholtza gainean zenbat diren, adibidez zein rol duten ere hausnartu genuen. Antolaketan aldaketak egin ditugu eta garrantzia ematen diogunez, aurten inoiz baino emazte musikari gehiago izango dira festibalean. | » |
—Pauline Guelle (2017)[13] |
Erreferentziak
- Guelle, Pauline. (2021). «Torturatua ez izateko bermeaz Euskal Herrian - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
- Guelle, Pauline. (2020). «Torture and Truth in the Basque Country» HAL (Le Centre pour la Communication Scientifique Directe) (HAL (Le Centre pour la Communication Scientifique Directe)) (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
- «Pauline Guelle: “Periferia baino, Ipar Euskal Herria UEUren barne senditzea nahi genuke”» UEUren mintegia (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
- «AKADEMIATIK TARTARIKA hitzaldi zikloa Ipar Euskal Herrian» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
- UEUko Talde Eragilea: Nor da nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
- «"Genero estereotipoak euskarazko irakaskuntza-euskarrietan" hitzaldia» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
- Arbelbide Lete, Nora. «Pauline Guelle, EHZko presidentea: “Zer da festibal ttipia izatea? Lanjerra ez da horretan”» Berria 2015-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
- Guelle, Pauline. (2016). «Euskal Herria Zuzenean» Jakin (Jakin.eus).
- (Frantsesez) Guelle, Pauline. (2023-09-27). L'impunité de la torture dans la consolidation démocratique espagnole : le cas du Pays basque. Pau: UPPA - Université de Pau et des Pays de l'Adour 'Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
- «Euskal Herria Zuzenean - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
- «'Sorginak mitifikatu dira, haiek bezala guk ere zapalkuntza bizi dugu, denok gara sorginak'» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
- Lopez, Axier. (2015). «Aizu, eta kultura?» Begizta - Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
- Ramirez, Xalba. (2017-06-21). «EHZ festibala badator, aurten ere balore eraldatzaileak praktikan jarriz» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Pauline Guelle Inguma datu-base akademikoan (5 erreferentzia)
- Pauline Guelle Artizarra sare profesionalean.
- Berriako kolaboratzailea
- Argiako kolaboratzailea
- @pokaxalo kontua Twitter-ren