Paule Minck
Adèle Paulina Mekarska, Paule Minck (edo Mink) izenez ezaguna (Clermont-Ferrand, 1839ko azaroaren 9a - Paris, 1901eko apirilaren 28a) idazle, kazetari eta hizlari sozialista, komunista eta feminista izan zen.
Paule Minck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Adèle Paulina Mekarska |
Jaiotza | Clermont-Ferrand, 1839ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1901eko apirilaren 28a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Crématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, aktibista, Communarda, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | La Cocarde (en) L'Aurore (egunkaria) La Petite République (en) La Fronde (en) |
Kidetza | Lehen Internazionala Comité de vigilance de Montmartre (en) |
Mugimendua | sozialismoa feminismoa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Parisko Komuna |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | French Workers' Party (en) |
Biografia
Adéle Paulina Mekarska-k jatorri poloniarra zuen aitaren aldetik eta frantziarra amarenetik. Aita Jean Nepomucène Mekarski kondea zen, Poloniako Estanislaw II.aren lehengusua, Poloniako Azaroko altxamenduaren ondorioz Errusiako Inperioak eragindako errepresioagatik 1831n Frantziara ihes egin behar izan zuena.[1] Ama Jeanne-Blanche Cornelly de La Perrière zen.[2] Adéle Paulinak bi neba izan zituen, haietako bat Luis Mékarski ingeniaria. Aitak, bizirauteko zerga-biltzaile batentzat lan egitera behartuta,[3] heziketa sendo eta zabala eman zien hiru neba-arrebei.[1]
Hastapenak sozialismo iraultzailean eta feminismoan
Adéle Paulina Bohdanowicz printze eta ingeniari poloniarrarekin ezkondu zen eta harekin bi alaba izan zituen. Banandu zirenean, kazetari giza hasi behar izan zuen lanean bizimodua ateratzeko.[1] Hamasei urte zituenetik, errepublikano sutsua izan zen,[3] eta Bigarren Inperioaren aurka egin zuen, noski; baina sozialismo iraultzailera hurbildu zen, emakumeen eta, bereziki, langileen eskubideen alde borrokatzeko beharraz jabetu zenean Maria Deraismesen hitzaldien eraginari esker.[1][4] Bere ideietan oso erradikala zen —arras antiklerikala, bereziki—, eta horrek dibortzioaren legediaren alde jokatzera bultzatu zuen, ezkontzari ematen zitzaion izaera sakratuaren aurka.[5]
Ezkontza Jainkoaren instituzioa zela esan zuten; horregatik ez dugu nahi, ez baitugu nahi ez Jainkoarena, ez botereena.
1867an Parisera joan zen bizitzera.[2] Han, Inperioaren azken urteetan, André Léorekin batera militatu zuen, eta bizimodua ateratzeko jostun-lanak egin eta hizkuntza-eskolak eman zituen.[2]
1868an, «Société fraternelle de l’ouvrière» izeneko erakunde mutualista feminista iraultzailea sortu zuen. Erakundea Langileen Nazioarteko Elkarteari atxiki zitzaion eta emakumeek soldatapeko lanean izan behar zituzten eskubideak eta soldata-berdintasuna defendatzen zituen. Maria Deraismesekin batera jende aurreko hainbat hitzaldi eman zituen emakumeen lanari buruz. Hitzaldiok Inperioan egin ahal izan ziren lehen bilera publiko baimenduak izan ziren.[3] 1869an, Maria Deraismes, Louise Michel eta Léon Richerrekin batera, Emakumeen Eskubide Zibilak Aldarrikatzeko Elkartea sortu zuen. Paule bera izan zen elkartearen zuzendaria eta Les Mouches et l’Araignée egunkari errepublikanoa ere sortu zuen, baina bigarren zenbakitik aurrera argitaratzea debekatu zuten.[3] Les Mouches et l’Araignée egunkarian, Napoleon III.a kritikatzen zuen, herria —Les Mouches, euliak— irensten duen armiarmarekin —l'Araignée— konparatuz.[4]
Parisko Komuna
1870eko gerrak eztanda egin zuenean, Parisko hego-ekialdeko Auxerreren defentsa antolatu zuen prusiarren aurka. Ekimen horri esker, ohorezko legioa eman zioten, baina berak uko egin zion.[3] 1871n, Parisko Komunan, André Léo Paris defendatzeko eta zaurituak zaintzeko Emakumeen Batasuna erakundean lanean zebilen bitartean, berak doako lanbide-eskola bat ireki zuen Montmartreko Saint-Pierre elizan,[6] eta ezkerraldeko ibaiertzeko Saint-Sulpice elizan elkartzen zen Garaipenaren kluba bultzatu zuen.[2] Beste hainbat klubetako bileretan ere parte hartu zuen, hala nola, Menilmontant-eko Notre-Cath-de-la-Croix klubekoetan edo Trinité-ko elizan egiten ziren Saint-Nicolas-Des-Champs-eko eta La Delivrance-ko Klubetakoetan.[5] Horrez gain, anbulantzia-zerbitzu baten antolaketan ere parte hartu zuen. Zuzeneko demokraziako gune horietan hitz egin nahi zuen edonork zuen aukera. Benoît Malonek, sozialismo moderatutik hurbilago, bilera-espazio bihurtutako eliza horiek deskribatu zituen: "(eliza haietan,) bat-bateko hizlariek [...] pobreen, esplotatuen, zapalduen [...] errebolta santua iragartzen zuten, (...) eta entzuleak gartsuki akuilatzen zituzten azken borrokarako.»[7]
Minckek Pierre Vésinier-en Paris libre egunkarian idatzi zuen,[8] eta parte hartu zuen, Louise Michelekin batera, Sophie Poirier militante errepublikanoa buru zuen Montmartreko Zaintza Batzordean.[9]
Paule Minck propagandista kementsua izan zen; klub iraultzaileak animatzen zituen, bai Parisen bai probintzietan.[3] Han zegoen, misio batera bidalita,[8] Komunaren akabera ekarri zuen Aste Odoltsua gertatu zenean[2].
Suitzako erbestealdia
Minckek errepresiotik ihes egitea lortu zuen tren-makina baten bagoian ezkutatuta Suitzara ihes eginez.[3] 1871tik 1880ra bitartean, Suitzan eta Genevan bizi izan zen, egundoko urritasun ekonomikoan,[8] eskolak ematen,[8] jostun-lanak egiten eta prentsa-artikuluak idazten.[4] Absentzian epaitua, Kaledonia Berrira erbesteratze zigorra ezarri zioten (epai bera izan zuen Louise Michelek, baina bera deportatu egin zuten). Genevako hitzaldi batean, honela zioen Minckek:
Su-emaileak ('Pétroleuses') gara, eta ohore handiz aldarrikatzen dugu titulu hori.[10]
George Favon genoar erradikalak lan handia egin zuen 1871ko Komunako errefuxiatuei laguntzen. Haren etxean Paule Minckek Tribune de Genève egunkarira bidalitako gutun bat aurkitu zuten, zeinean Minckek haren aurkako salaketak ezeztatzen zituen. Honela deskribatu zuen egunkariak:
Iraultza egiten bada, emakumeen iraultza deitu ahal izango diogu, zinez, bi emakume ospetsu izan baitzuen gidari: Louise Michel eta Paule Minck. Ez nago ziur zein den sexu ederraren bi ordezkari horietatik zoroena.[11]
Minck ez zen Frantziara itzuli Communard-entzako amnistia aldarrikatu zen arte.[3] Hasieran blanquismoaren jarraitzailea izan bazen ere,[12] Bakunin-en ideiekin bat egiten hasi zen eta Jules Guesde ere ezagutu zuen, berak bezala Suitzara alde egina.[8] Aldi berean, gutun trukatze handia izan ohi zuen hainbat militante feminista eta framazonekin, Marie Bonnevial-ekin, adibidez.[13]
Frantziara itzultzea eta konpromiso politikoak
1880an bere herrialdera itzuli zen. Frantzian, Lyonen, Marseillan eta Montpellierren bizi izan zen.[8] Komuna deuseztatu zutela hamar urte pasatu baziren ere, Minckek bere ideia iraultzaileak defendatzen jarraitzen zuen:
« Uste genuen Komuna amaituta zegoela. Ez! Inoiz baino biziago dago [...] geu izan ginen 1871n Errepublika salbatu genuenok [...] Erabateko askatasuna lortu behar dugu; eman nahi ez badigute, geuk hartu behar dugu. Errepublika demokratikoa nahi dugu.»[14]
Urte horretan bertan, ordezkari gisa parte hartu zuen Frantziako Langile Sozialisten Federazioaren (Fédération des travailleurs socialistes de France) Le Havreko Kongresuan. Han, hezkuntzarako eskubide-parekotasunaren aldeko kanpaina egin zuen. Kolektibismo sozialista ere sutsuki defendatu zuen proudhoniar mutualismoaren aurka. Horretarako, hitza hartzen saiatu zen, nahiz eta lehendakaria geldiarazten ahalegindu zen, arazoa erabakita zegoela adieraziz. Minckek, baina, podiumean jarraitu zuen, eta, sekulako iskanbilaren erdian, kongresua bertan behera uztea erabaki zuten.[3]
Handik gutxira, arazoak izan zituen Frantziako agintariekin. 1881ean espetxeratu egin zuten Errusiako tsarraren aurkako atentatu bat egin zuen Guesia Guelfman errefuxiatu nihilista errusiarraren aldeko manifestazio batean parte hartu izanagatik. Mink formalki errusiar inperioko hiritartzat hartua izan zenez (Frantzian jaioa izan arren), gobernu frantsesak Errusiara deportatzeko mehatxua egin zuen, eta hori hondamendia zatekeen. Deportazioa saihestearren, Maxime Négro mekanikari anarkistarekin ezkondu zen, nazionalitate frantsesa lortzeko.[15] Négrorekin bi seme-alaba gehiago izan zituen, zeinen izenek bere sinpatia politikoa adierazten zuten: Lucifer-Blanqui-Vercingetorix (1882an jaio eta umetan hildakoa) eta Spartacus-Blanqui-Révolution (1884an jaioa. Auzitegi zibil batek Maxime izena eman zion )[16]
Hitzaldiak ematen jarraitu zuen. 1881eko abenduaren 3an Saint-Chamonden eman zuen haietako batean, artean 22 urte baino ez zuen Ravachol ekintzaile anarkista eta gaizkilea izan zuen entzule. Anarkista gaztea fedea galtzen hasita zegoen Eugêne Sueren Le Juif errant (Judu alderraia) eleberria irakurri ondoren, baina Mincken hitzaldian alde batera utzi zituen erabat bere ideia erlijiosoak.[17][18][19]
1882an Jules Guesdek sortutako Parti ouvrier français (Frantziako Langileen Alderdia) erakunde politikoan aktiboki parte hartu zuen. Minckek bere hautagaitza aurkeztu zuen 1993ko hauteskunde legegileetarako Parisko VI. barrutian. 1893ko abuztuaren 19ko Le Petit Journal egunkariak, une hartan milioi bat kopia zituen egunkariak, hautagaitzarekin izan zituen arazoen berri eman zuen:
Hautagaitzaren deklarazioa bi aldiz egin ondoren, Senako prefetaren adierazpen ofizial bat jaso zuen, zeinean esaten zion ezin zuela bere deklarazioa onartu, emakumeek ez baitzuten herritartasun-eskubiderik. Paule Minck andreak adierazpenari gor egin eta hautagai izaten jarraitzea erabaki zuen, emakumeen berdintasun-printzipioa ezartzeko. Izan ere, atzo arratsaldean, Urriko Aretoan egindako hauteskunde-bileran, asanbladak, oso ugaria, Paul [sic] Minck herritarraren protesta-hautagaitza txalotu zuen.[20]
Kazetaritza konprometitua
1888an, Perpinyàko Le Socialiste des Pyrénées-Orientales egunkariko editore nagusia izan zen. Ondoren, Parisera itzuli eta gero, Maurice Barrès-ek 1894tik 1895era argitaratutako La Cocarde egunkariaren editore nagusietako bat izan zen.[21] Halaber, 'La Petite République-n', L'Aurore-n' eta Marguerite Durand-ek 1897an sortutako 'La Fronde' egunkari feministan ere parte hartu zuen.
1894an, bi obra txiki interpretatu zituen Théâtre-Social delakoan: 'Qui l' emportera?' eta 'Le Pain de la honte'. Dreyfus auzian, jatorri judu-alsaziarreko kapitainaren aldekoekin bat egin zuen. Giza Eskubidearen Logia Masoniko Mistoan onartua izan zen.[22]
1901eko apirilaren 28an hil zen. Père Lachaise hilerrian erraustu zuten. Hiletan, 1901eko maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, hainbat sozialista, anarkista eta feminista elkartu ziren.[23] Haren errautsak Pad-Lachaiseko kolunbarioaren doako kontzesio batean (1029. kutxan) gorde zituzten. Kontzesioa 1931 arte berritu izan zen, administrazioak berreskuratu zuen arte.[24]
Lyon-go 'Le Progrès' egunkariak omenaldia egin zion 1901eko maiatzaren 18ko 'Paule Minck et la Paiva' izeneko artikuluan. Hauek dira artikuluaren azken hitzak: 'Kortesanak jauregiak eraikitzen jarraitzen du miseriatik ateratako urrearekin eta gizonen eskubide berdinak eskatzen dituen emakumeaz trufatzen da'.[25]
Paul Léautaud-en 'Journal' egunkarian, 1929ko maiatzaren 12an: «Atzo goizean, Paule Mincken alabaren bisita […]. Emakume gajoa, beti miseria gorrian. 20 franko eman zitzaizkion.»
Esker onak
Idatziak
- «Pétard féminin», Le coup de feu, 2. zk., 1885eko urria, 11. or., sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
- «La femme en Algérie», Le coup de feu, 5. zk., 1886ko urtarrila, 12. or., sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
- «Lever d'aurore», Le coup de feu, 12. zk., 1886ko abuztua, 4. or., sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
- «Les femmes en Algérie», Le coup de feu, 14. zk., 1886ko urria, 14. or., sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
- «Misère!», Le coup de feu,18. zk., 1887ko otsaila, 4. or., sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
- « La semaine terrible», Le coup de feu, 22. zk., 1887ko ekaina, 7. or., sarean irakurtzeko Gallica webgunean.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Template:Paule Minck» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-20 data duen 192075831 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-20 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- (Frantsesez) Klejman, Laurence; Rochefort, Florence. (1989). L'égalité en marche: le féminisme sous la Troisième Républiique. Presses de la Fondation nationale des sciences politiques ISBN 978-2-7210-0382-9. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- François Bodinaux; Dominique Plasman; Michèle Ribourdouille. On les disait « pétroleuses ». ..
- (Frantsesez) Sowerwine, Charles. (1980). Les femmes et le socialisme : un siècle d’histoire. Presses de la Fondation Nationale des Sciences Politiques ISBN 978-2-7246-0416-0..
- (Frantsesez) Piguet, Laure. «Paule MINCK ou (Mink), femme de lettres, communarde eta féministe.» 100 Elles* (Georg éditeur) ISBN 9782825711606. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- Eichner, Carolyn J. (2020). Franchir les barricades, Les Femmes dans la Commune de Paris. Editions de la Sorbonne ISBN 9791035105228..
- (Ingelesez) Barry, D.. (1996-03-25). Women and Political Insurgency: France in the Mid-Nineteenth Century. Springer ISBN 978-0-230-37436-2. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Frantsesez) Malon, Benoît (1841-1893) Auteur du texte. (1871). La troisième défaite du prolétariat français / par B. Malon,.... , 270 or. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Frantsesez) Willard, Claude. (1965). Les guesdistes: le mouvement socialiste en France, 1893-1905. Editions sociales, 635 or. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Frantsesez) Braire, Jean. (1988). Sur les traces des communards: enquête dans les rues du Paris d'aujourd'hui. Amis de la Commune ISBN 978-2-9502778-0-0. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Frantsesez) Chaperon, Sylvie; Bard, Christine. (2017-02-15). Dictionnaire des féministes. France - XVIIIe-XXIe siècle. Presses Universitaires de France ISBN 978-2-13-078722-8. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Frantsesez) Histoire du mouvement ouvrier en Suisse. Librairie Droz 1973 ISBN 978-2-600-04187-4. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Frantsesez) Lalouette, Jacqueline. (2008-04-01). La Libre pensée en France, 1848-1940. Editions Albin Michel ISBN 978-2-226-22286-2. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Frantsesez) Lettres entre Marie Bonnevial et Paule Minck. Musea - Université d’Angers et l’Université Virtuelle en Pays de la Loire 1871ko urria.
- (Frantsesez) Eichner, Carolyn J.. (2020). Franchir les barricades. Les femmes dans la Commune de Paris. Editions de la Sorbonne ISBN 13: 9791035105228..
- Bard, Chirstine. (2017). Dictionnaire des Féministes. PUF, 999 or..
- Jean Maitron, René Blancorekin elkarlanean.. (2009). Mink Paule. Écrit parfois Minck Paule. . (2009-03-06. Azken eguneraketa: 2020-11-21) Noiz kontsultatua: 2022-07-01.
- (Frantsesez) Maitron, Jean. (1992). Ravachol et les anarchistes. Gallimard. Folio/histoire bilduma, 54 or. ISBN 978-2-07-032675-4. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Frantsesez) Maricourt, Thierry. (1997). Plaidoyer pour Ravachol. Encrage - "Romans" bilduma., 35 or. ISBN 978-2-906389-78-6. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Frantsesez) Thoveron, Gabriel. (1996). Deux siècles de paralittératures: lecture, sociologie, histoire. Editions du CEFAL - « Bibliothèque des paralittératures » bilduma., 153 or. ISBN 978-2-87130-051-9. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Frantsesez) Les candidates féminines. Le Petit Journal, 11194. zk., 1893ko abuztuaren 19a, 1-2 or. ISSN 1256-0464..
- (Frantsesez) Clouard, Henri. (1910). La « Cocarde » de Barrès : avec des lettres de Maurice Barrès, René Boylesve, Eugène Fournière et Alfred Gabriel. Nouvelle Librairie Nationale ISBN 978-1-110-68215-7. OCLC .75974374 (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- (Frantsesez) Lalouette, Jacqueline. (2001). La Libre pensée en France, 1848-1940. Editions Albin Michel - «Bibliothèque de l’Évolution de l’Humanité» bilduma, 506 or. ISBN 978-2-226-22286-2. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- Dany Stive. (2001-8-1). «Paule Mink (1839-1901): Passionnément femme, féministe et socialiste» L'Humanité (L'Humanité, 2001eko abuztuaren 1a).
- Registre journalier d'inhumation du Père-Lachaise, Txantiloi:1er mai 1901eko maiatzaren 1a, 23. or.
- Le Progrès. 1901-05-18. Gallica webgunea.
- (Frantsesez) Piguet, Laure. «Paule MINCK ou (Mink)» 100 Elles*: Georg Editeur. (Noiz kontsultatua: 2022-07-01).
- Geplu. (2019/06/01). Inauguration du jardin Paule Minck. ..
Bibliografia
- Alain Dalotel (dir.), Communarde et féministe (1839-1901): les mouches et les araignées, le travail des femmes et autres textes, Paris, Syros, «Mémoire des femmes» bilduma, 1981, 183 or. (ISBN 978-2-901968-53-5, ISSN 0182-340X).
- Charles Maurras. (1901-5-1). «Madame Paule Minck» Gazette de France. Sarean irakurtzeko.
- Xavière Gauthier, "Minck [o Mink] Paule", in Bard, Christine (zuz). Dictionnaire des féministes. France XVIIIe – XXIe siècle, Paris, Presses universitaires de France, Paris, Prentsa unibertsitarioak, 2017, 998-1000 or. (ISBN <span class="nowrap">9782130787204</span>)
Kanpo estekak
- MINK Paule. Ecrit parfois MINCK Paule par Jean Maitron. Biographie établie avec la collaboration de René Bianco., version mise en ligne le 6 mars 2009, dernière modification le 19 septembre 2021.
- Beloki Resa, Elena, «Parisko Komuna: emakumeen hitza eta ekintza argitara», ERRIA erreportajeak (2021-08-10).
- Larrère, Mathilde, Las mujeres y la Comuna: «Eran tanto más monstruosas porque eran mujeres, porque lo transgredían todo» (21-01-15). Punto de Vista Internacional webgunea.
- Muiña, Ana, «Las ‘communardes’, esas desconocidas que defendieron la Comuna hasta morir». Transversales, 56. zk. (2021eko iraila) - Especial La Comuna de 1871.