Paula Modersohn-Becker
Paula Modersohn-Becker (Dresden, 1876ko otsailaren 8a - Worpswede, 1907ko azaroaren 20a) alemaniar margolaria izan zen.
Paula Modersohn-Becker | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paula Becker. |
Jaiotza | Dresden, 1876ko otsailaren 8a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa |
Heriotza | Worpswede, 1907ko azaroaren 20a (31 urte) |
Hobiratze lekua | Worpswede |
Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa |
Familia | |
Aita | Carl Woldemar Becker |
Ezkontidea(k) | Otto Modersohn (en) (1901 - 1907) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, marrazkilaria eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Influentziak | Paul Gauguin eta Vincent van Gogh |
Mugimendua | espresionismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
paula-modersohn-becker.de |
1888an bere familia Dresdenetik Bremenera aldatu zen. 1895ean Worpswedeko zirkuluko margolarien lanak ezagutu zituen (Otto Modersohn, Fritz Mackensen, Fritz Overbeck eta Heinrich Vogeler). 1899an Clara Westhoff lagunari lagundu zion Parisen pintura ikasteko. 1901ean Otto Modersohn margolariarekin ezkondu zen eta 1907an erditu ondorengo enbolismo batek jota hil zen.
Biluzik margotu zen lehen emakumea izan zen. Errealismoaren eta naturalismoaren teknikak alde batera utzi eta fauvismoan murgildu zen. Parisen ikasten ari zela, postinpresionisten eragina ere jaso zuen. Lehen espresionismoaren ordezkari garrantzitsuenetako bat izan zen.
Iruditegia
- Autoerretratua (1902)
- Mädchen mit Strohhut und Blume (1902)
- Stillende Mutter (1902)
- Bauernkind auf rotgewürfeltem Kissen (c. 1904)
- Mädchen mit Kaninchen (1905)
- Hizadi hila (1906)
- Selbstporträt (1907)
- Kinderakt mit Goldfischglas (1907)
- Stilleben mit Tonkrug (1907)
- Die Malerin mit Kamelienzweig (Selbstporträt), (1907)
- Otto Modersohn lotan (1906)
- Ama oheratua eta semea (1906)
- Rainer Maria Rilke, (1906)
- Autoerretratu biluzia
- Clara Westhoffek egindako Paularen erretratua (1905)
- Paula Modersohn-Beckerren hilobia Worpswede hilerrian, Bernhard Hoetgerrek egindako eskulturarekin (1907)