Paula Kasares

Paula Kasares Corrales (Iruñea, Nafarroa, 1969ko apirilaren 15a) filologoa eta Nafarroako Parlamentuko kide ohia da.

Paula Kasares


Nafarroako parlamentari

2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1969ko apirilaren 15a (54 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta politikaria
Jasotako sariak

Inguma: paula-kasares-corrales

Biografia

Euskal Filologia eta Gizarte eta Kultura Antropologia ikasketak egin eta gero, Soziolinguistika jorratzeari ekin zion.[1] Baztango euskara teknikaria izana, egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua da. 2007ko hauteskundeetan Nafarroa Baiko zerrendetan hamargarren postua bete zuen Paula Kasaresek, independentetzat.

Paula Kasares Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehen zuzendaria izan zen, 2001 eta 2003 bitartean. Euskaltzain urgazlea da 2006tik.

2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da giza zientziak eta artea arloan.

2020an Euskaltzain oso izateko aurkeztu zituen Euskaltzaindiak Paula Casares eta Paskual Rekalde.[2]

Erreferentziak

  1. Euskara Nafarroan, Larrun, 159. zkia., 2011ko azaroa.
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-06-26). «Paskual Rekalde eta Paula Kasares euskaltzain oso izateko aurkeztu ditu euskal akademiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.