Paula Estévez
Paula Estévez del Diego (Donostia, 1984ko urriaren 4a) gipuzkoar ilustratzailea, komikigilea eta musikaria da.[1]
Paula Estévez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1984ko urriaren 4a (39 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, komikigilea eta musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
paulaestevez.com | |
Arte Ederrak ikasi zituen, argazkigintzan eta ikus-entzunezkoetan espezializatuz. Ikasketak amaitu ondoren Berlinera joan zen eta han ekin zion marrazteari.
Ordutik bere lana komiki, ilustrazio eta animaziora zuzendu du, autoedizioan indar berezia ipiniz. Donostiara itzultzean, beste batzuekin batera, Guillotina Donostiako lehen Autoedizio Topaketa sortu zuen. 2011tik hona autoeditatutako argitalpen ugari egin ditu eta aldizkari eta fanzine ezberdinetan ikus daiteke bere lana: Gaztezulo, Hijos Acabados, Berlin Scrawling, So International Zine, besteak beste.[2]
Horrez gain, Oki Moki pop-punk taldean jotzen du.
Sariak
2017an Etxepare saria irabazi zuen Ainara Azpiazu Axpirekin batera egindako Arraroa haurrentzako albumarekin.[3]
Bestelakoak
2020ko apirilaren 3an, Berria egunkariaren Erresistentzia Kutxa (VII) orrialdea Paularen obra batek bete zuen.[7]
Erreferentziak
- Sarasola, Ainhoa. «Autoekoizpenetik, irudiz eta doinuz» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
- «Ainara Azpiazu Aduriz eta Paula Estévez Del Diego egileek irabazi dute 2017ko Etxepare saria ARRAROA albumarekin» Galtzagorri Elkartea (Noiz kontsultatua: 2018-08-20).
- «Bestea errespetatzen» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-08-20).
- (Gaztelaniaz) «Reseñamos 'Ocean Breeze', el primer cassette de Oki Moki | Mindies» Mindies (Noiz kontsultatua: 2018-09-09).
- «Working Class Pop» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
- «Space Demo» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
- Estevez, Paula. «ERRESISTENTZIA KUTXA (VII)» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).