Paula Amilburu
Paula Amilburu Izargarai (Aramaio, Araba, 1994) arabar bertsolaria da. Filologia hispanikoa ikasi zuen eta Institutuko irakaslea da lanbidez[1].
Paula Amilburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aramaio, 1994 (29/30 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Biografia
2005ean hasi zen Aramaioko bertso eskolan eta 2012an Arabako eskolarteko txapelduna izan zen[2]. Aurreko urtean bigarren egina zuen. 2021. urtean Señora sariketako finalera sartu zen[3] eta 2022an ere Arabako Bertsolari Txapelketako finalean sartu zen aurreneko aldiz[4]. 2024an bigarrenez sailkatu zen Arabako Txapelketako finalera[5] eta hirugarren egin zuen.
Bertxoko irratsaioaren esataria ere izan zen[1].
Palmaresa
- Arabako Bertsolari Txapelketa:
- Hirugarrena (1): 2024
- Finalista (2): 2022, 2024
- Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna: 2012
- Txapeldun ordea: 2011
Erreferentziak
- «Galdegazte 2022: Paula Amilburu - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- «Paula Amilburuk eta Gasteizko taldeak jantzi dute Arabako txapela - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- «Paula Amilburuk ere, Señora sariketako finalerako txartela - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- «Manex Agirrek finalerdia irabazita finala erabakita» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- «Gasteiz, martxoak 16 — Arabako Bertsolari Txapelketa 2024» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.