Paul Theroux
Paul Theroux (Medford, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1941eko apirilaren 10a) bidaiaria eta ingelesezko eleberrigilea da.
Paul Theroux | |||
---|---|---|---|
Ahotsa | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Medford (Massachusetts), 1941eko apirilaren 10a (82 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Familia | |||
Aita | Albert Eugene Theroux | ||
Ama | Anne Dittami | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten Medford High School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | bidaia idazlea, eleberrigilea, literatura-kritikaria, katedraduna eta gidoilaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Singapurreko Unibertsitate Nazionala | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Graham Greene eta Henry James | ||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Peace Corps (en) Writers Guild of America, West (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
|
Bizitza
Ikasketak amaituta Italian eta Afrikan zehar bidaiatu zuen, eta Bake Indarren maisu gisa lan egin zuen Malawiko eskola batean, eta irakasle gisa Makerereko Unibertsitatean, Ugandan. Kampalan V. S. Naipaul ezagutu zuen, eta haren mundu-ikuspegi ezkor eta aldi berean irrigarriak arrasto handia utzi zuen Theroux gaztearengan.
1968an, bere lehen eleberria (Waldo) argitaratu ondoren, lanpostu bat lortu zuen Singapurko Unibertsitateko ingeles-sailean, eta hiru urtez izan zen han. Denboraldi horretan kontakizunak eta artikuluak argitaratu zituen, eta zenbait eleberri idatzi zituen, hala nola Fong eta indiarrak eta Neskak jolasean, garrantzitsuenak aipatzearren.
1971n Oihaneko maiteminduak Malawin bizi izandako urteetan oinarritua argitaratu eta gutxira bere emazte eta bi semeekin Dorseta joan zen, Ingalaterrara, eta han Saint Jack idatzi zuen. Gero Londresen jarri zen bizitzen, eta hamazazpi urtez geratu zen Britainia Handian. Denboraldi horretan fikziozko hamabi liburu idatzi zituen, zein baino zein arrakastatsuagoak.
Geroztiko urteak Britainia Handiaren eta Estatu Batuen artean eman ditu. Nire bizitza sekretua eleberri autobiografikoan eman zuen urte horien berri. 1970eko eta 1980ko hamarraldietako bere eleberri onenak Familiaren armategia (1976) eta Mosquitos kosta (1981) dira. Azkeneko hori arrakasta handiz eraman zen zinemara. Azken urteetako beste eleberri aipagarria Millroy aztia (1993) da. Idatzi zituen bidaia-liburuen artean Trenbideko bazar handia (1975) eta Patagonia Express zaharra (1979) dira aipagarrienak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.