Paul Tanui

Paul Tanui (Nakuru, Kenya, 1990eko abenduaren 22a) Kenyako atleta da, Rio 2016ko Olinpiar txapeldunordea 10.000 metroko lasterketan.

Paul Tanui
Bizitza
JaiotzaNakuru (en) Itzuli, 1990eko abenduaren 22a (33 urte)
Herrialdea Kenya
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak distantzia luzeko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua47 kilogramo
Altuera168 zentimetro

IAAF: 14366690 Olympic.org: paul-kipngetich-tanui Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

Mosku 2013ko munduko txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen 10.000 metrotan, Mo Farah britainiarraren eta Ibrahim Jeilan etiopiarraren atzetik kokatuz .

Bi urte geroago, Pekinen egin zen 2015eko munduko txapelketan, brontzea lortu zuen berriro proba berean, berriro Mo Farahen ondoren, baina oraingoan bigarren postuan Geoffrey Kipsang keniarra izan zen.

Hurrengo urtean 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan zilarra irabazi zuen proba berean, beste behin Mo Farah-ren ondoren, eta Tamirat Tola etiopiarraren aurretik (brontzea).

Eta Londresko 2017ko munduko txapelketan brontzezko domina irabazi zuen proba berean, behin Mo Farah (urrea) eta Joshua Cheptegei ugandarra (zilarra) izan ondoren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.