Paul Sears
Paul Bigelow Sears (Bucyrus, Ohio, 1891ko abenduaren 17a - Taos, Mexiko Berria, 1990eko apirilaren 30a) estatubatuar ekologista izan zen. Ohioko Wesleyan Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Chicagokoan eskuratu zuen doktoregoa 1922an. Harrezkero irakasle gisa jardun zuen Oklahomako Unibertsitatean (1928-1938), Oberlin Collegen (1938-1950) eta Yale Unibertsitatean (1950-1960). Ipar Ameriketako izozteen ondorengo klimari buruz egindako ikerketengatik zen, batez ere, ezaguna. Idazlan nagusiak: Life and Environment (1939, Bizitza eta ingurumena), Biology of the Living Landscape (1964, Ingurune biziaren biologia), eta Lands Beyond the Forest (1969, Basoz haraindiko lurra).
Paul Sears | |||
---|---|---|---|
1948 - 1948 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bucyrus (Ohio), 1891ko abenduaren 17a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Taos (Mexiko Berria), 1990eko apirilaren 30a (98 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Ohio Wesleyan University (en) Chicagoko Unibertsitatea | ||
Doktorego ikaslea(k) | Estella Leopold (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea University of Oklahoma (en) | ||
Jasotako sariak | ikusi
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.