Paul Rivet
Paul Rivet (Wasigny, Ardenak, 1876ko maiatzaren 7a - Paris, 1958ko martxoaren 21a) frantses sendagile, antropologo eta etnologoa izan zen. Hego Amerikako antzinako kultura batzuk aztertu zituen. Frantziako Etnografia Museoko zuzendari egin zuten 1928an, eta Gizakiaren Museoa sortu zuen 1937an. 1946-1951 urteetan diputatu sozialista izan zen. Obra nagusiak: Ethnographie ancienne de l´Équateur (1912, Ekuadorreko antzinako etnografia), Les Origines de l´homme américain (1943, Amerikako gizakiaren etorkia), Hego Amerika Ozeaniako herriek jendeztatu zutela defenditzen duen obra, eta Bibliographie des langues aymará et kitsua (1951-1956, Aimara eta kitxua hizkuntzen bibliografia), Georges de Créqui-Montfortekin eginiko lana.
Paul Rivet | |||
---|---|---|---|
1945 - 1946 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Wasigny, 1876ko maiatzaren 7a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1958ko martxoaren 21a (81 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Rivet (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, antropologoa eta Frantziako Erresistentziako kidea | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Giza Eskubideen Liga | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa | ||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.