Paul Ramadier
Paul Ramadier (Arroxela, Frantzia, 1888ko martxoaren 17a - Rodez, Frantzia, 1961eko urriaren 14a) politikaria izan zen.
1928an Frantziako Alderdi Sozialistako diputatua izan zen, eta 1933an, berriz, Batasun Sozialista eta Errepublikanokoa. 1938an Frantziako Lan Arazoetako ministroa izan zen; 1940an, aginpide osoa Pétain mariskalaren esku uztearen aurka agertu zen. 1946an, gasa eta indar-ekoizpena nazionalizatzeko legea aurkeztu zuen; hurrengo urtean kontseiluko presidente hautatu zuten. Frantziako gizartearen egoera nahasia komunistei leporatu, eta diputatu komunistekin zituen loturak hautsi zituen. Marshall plana onartu zuen, baina 1947ko grebak zirela eta, dimisioa aurkeztu behar izan zuen. 1948an, Estatuko ministroa izan zen; 1948-1949 bitartean Defentsako ministroa; eta 1956-1957 urteetan Finantzetako ministroa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.