Paul Misraki
Paul Misraki (Konstantinopla, 1908ko urtarrilaren 28a - Paris, 1998ko urriaren 30a) greziar musikagilea izan zen.
Paul Misraki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul Marie Misrachi |
Jaiotza | Istanbul, 1908ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 1998ko urriaren 29a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Janson-de-Sailly (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Charles Koechlin |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, kanta-idazlea, ufologist (en) , egile abeslaria, abeslaria, piano-jotzailea, idazlea eta soinu banda konpositorea |
Enplegatzailea(k) | Ray Ventura (1929 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | musika klasikoa |
Izengoitia(k) | Paul Misraki |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
paulmisraki.fr | |
|
145 filmetako musika idatzi zuen, 185 abestiez gainera, Edith Piaf, Yves Montand eta Juliett Grecó abeslarientzat, besteak beste. 1930-1939 bitartean Ray Venturaren orkestrako pianista nagusi izan zen. Bigarren Mundu Gerra bitartean Brasil, Argentina eta Estatu Batuetan izan zen, eta gerra bukatuta, Parisa itzuli zen, eta filmetarako abestiak idazten hasi zen. Besteak beste film hauetako musika idatzi zuen: Orson Wellesen Mr Arkadine (1995), Roger Vadimen Eta Jainkoak emakumea sortu zuen (1956), Jean-Luc Godarden Alphaville (1965), Luis Buñuelen Heriotza jardinean (1956). Bestalde, eleberriak eta saiakerak idatzi zituen: Nire aitaren etxea, Teilhard ulertzeko.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-06-05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.